Itxi

EITB TALDEA

Memoria Integratua EGE/IEFE

EITBk Memoria Integratua argitaratu du bigarren urtez

EITB

AENORek egiaztatutako txostenaren arabera, EITBk egoki bete du zerbitzu publikoa covidaren urtean.

  • EITBren logoa

    EITBren logoa

EITBk bere gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jardueraren berri eman du 2020ko Memoria Integratuan. Argitaratu berri den txostenaren helburua interes taldeei jasangarritasuna eta gizartearen konfiantza hobetzeko egiten den kudeaketa eta ekimenak azaltzea da. EITBk AENORek egindako egiaztapen-prozesu independente baten mende jarri ditu berriz ere Iraunkortasun Memoria eta haren oinarri diren kudeaketa-prozesuak. Erakunde horrek egiaztatu du emandako informazioa eta egindako kudeaketa bat datozela nazioartean erreferentzia den GRIk (Global Reporting Initiative) zehaztutako printzipio eta jarraibideekin, eta informazioa fidagarria eta egiazkoa dela ondorioztatu du.

Pandemiak eragindako egoera ezohikoak dena aldatu du, eta 2020ko Memoria Integratuak agerian utzi du EITBk bere jardunean eta gizarte-konpromisoan hilabete hauetan guztietan euskal herritarren artean izan duen eragin handia.

Memoria Integratuak jasangarritasunari buruzko informazioa biltzen du, baita informazio ez-finantzarioaren egoera ere, eta, ondorioz, informazio oparoagoa eskaintzen da. Nabarmendu behar da EITB dela gardentasunaren eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoaren ariketa hau urtero borondatez eta egiaztatuta egiten duen komunikazio-talde bakanetako bat, eta emaitzak argitaratzen ditu euskal gizartearekin partekatzeko eta bere kudeaketaren emaitzak modu gardenean eragile eta gizarte osoari ezagutarazteko. 

Memoria honek 2020ko mugarri bat ere jasotzen du erakunde osoaren transformazioak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko: etorkizunari aurre egiteko beharrezkoa den prozesu-aldaketa sakona dela-eta, EITBk sozietate-integrazioko prozesuari ekin dio, egitura berri batekin eta antolamendu-eredu berri batekin. Horrela, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak eta Eitbnetek Euskal Telebistarekin bat eginez gauzatu da sozietate-integrazio hori, eta emaitza sozietate anonimo bakar bat da, hemendik aurrera EITB Media izena izango duena. 

AENORek, sistemak ziurtatzeko erakunde liderrak, egiaztatu du Memoria Integratua. Txostenak, EITBk zerbitzu publikoa nola garatu duen azaltzen du, Taldearen jasangarritasuna osatzen duten ardatz eta arlo ezberdinen ikusmiratik: enpresa, pertsonak, gobernu korporatiboa, herritarrak, euskara, Euskadi munduan eta ingurumena.

Aipatutako ardatz horietan, EITBren kudeaketari buruzko hainbat alderdi eta emaitza nabarmen aurki daitezke.

EITB eta CROWE artean landutako memoria eskuragai dago eitb.eus-en, gardentasun-atarian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea