Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkartearen bost sari, EITBrentzat

EITB Media

Roge Blasco, Jose Ituarte, Sara Gandara, Ana Urrutia, Joseba Arguiñano eta "Vascos por el Mundo" saioa nabarmendu dituzte astelehen honetan Bilboko Euskal Museoan egin den ekitaldian.

  • Airean! sarien irabazleak, 2021

    Airean! sarien irabazleak, 2021. Argazkia: EITB MEDIA

Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak astelehen arratsaldean banatu dituen Airean! sarietako bost jaso ditu EITBk. Roge Blasco, Jose Ituarte, Sara Gandara, Ana Urrutia, Joseba Arguiñano eta "Vascos por el Mundo" saioa nabarmendu dituzte Bilboko Euskal Museoan egingo den ekitaldian. 

Euskadiko irrati zein telebistako profesionalen lana aitortzea dute helburu sari hauek. EITBri dagokionez, laugarren edizio honetan, Roge Blascok gidatzen duen Radio Euskadiko "Levando Anclas" saioak irrati saio onenaren saria jaso du, eta ETB2ko "Vascos por el Mundo"k telebista saio onenarena. Biak ala biak bidaia programak dira. Roge Blascok ia 30 urte daramatza abentura zirraragarriak bizi izan dituzten lagunen kontakizunak biltzen; telebista saioak, berriz, munduko bazter ezberdinak ezagutzera gonbidatzen gaitu, jaioterria utzi eta atzerria joandako euskaldunen bitartez. 

ETB2n "Eguraldia" saioaren gidaritza daraman Ana Urrutiak telebistako aurkezle onenaren saria izan du. EITBko beste bi kazetari, Sara Gandara eta Jose Ituarte, kiroletako telebista alorrean nabarmendu dituzte. 

Azkenik, Joseba Arguiñanok errebelazio saria jaso du. Zarauzko gozogile eta sukaldariak "Joseba Arguiñano Sukalerrian" sukaldaritza tartea gidatzen du astelehenetik ostiralera ETB1en, eguerdiro, "Gaur Egun" albistegiaren aurretik. Horrez gain, "Historias a Bocados" saioan aritzen da, igande iluntzero, ETB2n.  

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak emandako sarien aurreko edizioetan EITBko profesional eta saioen pisua nabarmena izan da. Elkartearen sariak jaso dituzten profesionalen artean daude Klaudio Landa, Dani Álvarez, Almudena Cacho, Félix Linares eta África Baeta aurkezle eta kazetariak, "Qué Me Estás Contado", "A Bocados" eta "El Conquistador del Fin del Mundo" saioak, EITB Maratoia elkartasun ekimena eta emakumezkoen pilota emanaldiak.