Itxi

EITB TALDEA

Radio Vitoria

VI. Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketak irabazleak iragarri ditu

EITB Media

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Radio Vitoria-EITB eta Laboral Kutxaren ekimen honek irratian soinu-fikzioa sustatzea du helburu.

  • VI. Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketa

    VI. Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketa

VI. Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketak lan irabazleak iragarri berri ditu. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren, Radio Vitoria-EITBren eta Laboral Kutxaren ekimena da eta arte eszenikoen arloko sorkuntza ikuspegi berezi batetik bultzatzea du helburu nagusi: irratian soinu-fikzioa sustatzea, hedabide horretara egokitutako antzezlanen jatorrizko irrati-gidoiak baliatuz.

Euskarazko lan saritua, Zumaiako Goiz Eder Iturain Aramendi egilearen Ezkontzaren katramila irrati-antzezlana da eta Laboral Kutxa saria jaso du. Gaztelaniaz, Tomás Afan Muñoz Jaengo egilearen El tiempo de las sirenas lana nabarmendu dute.

Bi ala biek 2000 euroko dirusaria jasoko dute. Gainera, bi irrati-antzezlanak EITB taldeko irratietan izango dira entzungai, azaroko azken hamabostaldian. Aurretik, sari banaketa egingo da irabazleen presentziarekin eta haien lanen zati baten irakurketa dramatizatuarekin.

Lehiaketaren seigarren deialdi honetan 71 proposamen jaso dira, 65 gaztelaniaz eta sei euskaraz. Gehienak Espainiako Estatutik datoz, 48 (horietatik 17 Euskal Herrikoak), Hego Amerikako 20 lan eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako hiru ere jaso dira.

Epaimahaia hauek osatu dute: Felipe Juaristi Galdos, idazle eta kazetaria; Pedro Espinosa Ortiz de Arri, kazetaria eta Radio Vitoria-EITBko erredaktorea, eta Marta Monfort Ayestarán, Gasteizko Udaleko Antzoki Sareko burua.