Itxi

EITB TALDEA

Aktualitatea

La Palmako sumendiaren erupzioa, zuzenean streaming bidez, EITBren web orrian eta appetan

EITB Media

Cumbre Vieja sumendiko labaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari dira eitb.eus eta EITB Albisteak eta EITB Nahieran appak gertaera hasi zen egunetik.

  • La Palmako sumendiaren erupzioa. Irudia:EFE

    La Palmako sumendiaren erupzioa. Irudia: EFE

EITB zuzenean eskaintzen ari da igandeaz geroztik La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa. Kanarietako La Palma irlan, El Paso udalerrian, kokatuta dagoen sumendia esnatu zenetik, laba eta errautsa nola botatzen dituen ikusi daiteke zuzenean eitb.eus webguneko Albisteak zuzenean atarian eta EITB Albisteak eta EITB Nahieran appetan. Gainera, mapa interaktiboa diseinatu du eitb.eus-ek, egunez egun labak estali duen eremua modu grafikoan ikusteko aukera emateko, koloreen arabera bereizitako geruzak erabiliz.

RTVCren zuzeneko irudiak eskaintzeaz gain, EITB ikus-entzunezko taldea gertaeraren jarraipen zehatza egiten ari da hedabide guztietan. Igande arratsaldetik, Naroa Urien kazetaria La Palmatik ari da berri ematen ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan, baita Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albiste emankizunetan ere. 

Eduki horiek guztiak edozein unetan eta edozein lekutatik kontsultatu daitezke eitb.eus-en eta EITB Albisteak appan.