Itxi

EITB TALDEA

EITB Maratoia

EITB Maratoiak ONCE Euskadiren 2021eko Sari Solidarioa jaso du

EITB Media

Sari banaketa ostegun honetan egin da Bilbon eta ONCE Euskadik komunikazio lanaren saria eman dio EITB Maratoiari.

0:32
Once Euskad

ONCE Euskadik EITB Maratoia nabarmendu du ostegun honetan, 2021eko Sari Solidarioarekin, ONCEk Euskal Autonomi Erkidegoan urtero ematen duen sari instituzional gorena. Komunikazio lanaren saria jaso du EITBren elkartasun ekimenak eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak hartu du golardoa. Euskal gizartearen eskuzabaltasuna eta inplikazioa eskertu nahi izan du Octaviok saria jasotzerakoan.

ONCE Euskadiren Sari Solidarioen epaimahaiak aintzat hartu du "urtetan zehar EITBk hainbat gaixotasunen ikerketaren alde dohaintzak biltzeko helburuarekin egindako lana. Alde batetik, gaixotasun horien sentsibilizazio kanpaina sustatu eta, bestetik, prebentzioari buruzko informazioa eskaini duelako." Zehazki, covid-19a ardatz hartu zuen EITB Maratoiaren aurreko edizioa saritu nahi izan dute "pandemia-egoeran, ikerketa biomedikorako dohaintzak bildu eta gizarte-kohesioa bultzatzea lortu izanagatik, gaixotasunaren prebentzioan, diagnostikoan, tratamenduan eta osasun-baliabideen kudeaketan eta antolaketan aurrera egiteko." 

Euren eragin-ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak eta hedabideak nabarmendu ditu ONCE Euskadik 2021 Sari Solidarioekin. Herritar guztien gizarteratzea, normalizazioa eta autonomia pertsonala, irisgarritasun unibertsala eta bizitza independentea dira ONCE Gizarte Taldeak sari solidario hauekin bultzatu nahi dituen baloreak. EITB Maratoiaz gain, aurtengo sarituak: Har-Eman Arabako elkartea, Mondragon Korporazioa, Metro Blbao eta Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano izan dira.

Sari-banaketa gala Bilboko Sala BBK aretoan egin da, Elkarrekin bananduta lelopean, iaz pandemiagatik sariak bertan behera geratu ondoren. Sari hauek Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen sendotasunaren eta elkartasunaren ikur bihurtu dira.

Ekitaldian parte hartu dute José Luis Pinto ONCEko Estrategia Ekonomiko, Joko eta Enpresa Garapeneko lehendakariordeak; Juan Mª Aburto Bilboko alkateak; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak; Sergio Murillo Gizarte Ekintzako Bizkaiko foru diputatuak; Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak; Vicente Reyes Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak; Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak eta Juan Carlos Andueza Euskadiko Lurralde ordezkariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EiTB Maratoia