Itxi

EITB TALDEA

Gaztea

Silitiak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa

EITB Media

5.000 euroko saria eskuratuta, Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde bizkaitarrak. Udda gasteiztarrak eraman du Entzuleen Saria. Aurtengo garaikur berezia, Harrobia Saria, Mirua hirukotearentzat izan da.

  • Silitia bikotea Gaztea Maketa Lehiaketako finalean

    Silitia bikotea Gaztea Maketa Lehiaketako finalean. Argazkia: EITB Media

Xabier Barrutiak (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) eta Ibai Silicatok (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute Silitia bikoak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa. Ostegun gauean, Bilboko Kafe Antzokian egindako finalean, emanaldia eskaini zuten beste hiru finalistekin batera: Mirua, Sara Azurza eta Udda. 

Udda, Entzuleen Gazte BizHitza sariaren irabazlea

Udda, Entzuleen Gazte BizHitza sariaren irabazlea

Julen Idigoras, Izaro Andres eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiaren erabakiz, Silitiak eraman du 5.000 euroko saria eta Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. Entzuleen Gazte BizHitza saria Udda gasteiztarrentzat izan da, Gazteako entzuleek webgunean emandako botoei esker. Aitor Armentiaren izen artistikoa da Udda. 20 urteko musikariak 2.500 euro irabazi ditu. 

Mirua hirukoarentzat izan da Harrobia Saria

Mirua hirukoarentzat izan da Harrobia Saria

Azkenik, aurtengo edizio berezi honetan, Oso Polita diskoetxeak sari berezia banatu du: Harrobia Saria. Mirua tolosarrak izan dira aukeratuak, eta lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango dute. Maitanek, Malentxok eta Mattinek osatzen dute hirukoa.

Laugarren finalista Sara Azurza donostiarra izan da. Bakarkako proiektu bat den arren, Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txiki (baxua) lagun dituela aritu da Kafe Antzokian.

Sara Azurza, 30. Gaztea Maketa Lehiaketako laugarren finalista

Sara Azurza, 30. Gaztea Maketa Lehiaketako laugarren finalista

Kafe Antzokira bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek, finala streaming bidez jarraitzeko parada izan dute, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean. Datozen egunetan, ekitaldi osoa ikusgai izango da aipatutako bi plataformetan.