Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITBren irrati guztiek gora egin dute eta 385.000 entzule bildu dituzte, EGMren arabera. ESKERRIK ASKO!!!

EITB Media

EITBren irrati guztiek bere emaitzak hobetu dituzte aurreko neurtaldiarekin alderatuta. Radio Vitoriak bereziki datu bikainak lortu ditu: irrati liderra da Araban, 2013tik lortzen duen audientziarik onenarekin.

  • EITBko irratiak.

    EITBko irratiak.

EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 385.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, EGM Estudio General de Mediosen urteko azken neurketaren arabera.

Taldearen irrati guztiek bere audientzia hobetu dute aurreko EGM neurketarekin alderatuta. Radio Vitoriak, bereziki, datu bikainak lortu ditu eta irrati liderra bihurtu da Araban 43.000 entzulerekin, 2013tik lortzen duen daturik onenarekin, hain zuzen ere.

Radio Euskadiri dagokionez, 161.000 entzule eskuratu ditu, goranzko joerari eutsiz. Euskadi Irratiak, berriz, 98.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera, honek ere bere audientzia hobetuz. 

Gazteak 67.000 jarraitzaileren babesa lortu du eta EITB Musikak, berebat, 16.000 entzule erdietsi ditu azken neurtaldi honetan. 

Milioi bat ikusle eta entzule baino gehiago, EITB Taldearentzat 

Bestalde, EITBren irratiek, astelehenetik igandera, 398.000 entzuleko bataz besteko audientziarekin itxi dute 2021 urtea. Telebistari dagokionez, 627.000 ikus-entzulek bat egiten dute egunero ETBrekin.

EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.025.000 ikusle eta entzule lortu ditu, bataz beste, 2021. urtean.