Itxi

EITB TALDEA

Saria

Radio Vitoriako "El Ladrillo" saioari saria

EITB Media

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Paco Valderramak gidatzen duen arkitektura eta hirigintzari buruzko irratsaioa nabarmendu du.

  • "El Ladrillo" saioren lantaldea.

    "El Ladrillo" saioren lantaldea.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Radio Vitoriako "El Ladrillo" saioa nabarmendu du "Kultura, hedapen eta berrikuntza arkitektonikoa" sariarekin. Paco Valderramak zuzentzen eta gidatzen duen saioak arkitektura eta hirigintza arloko gaiak jorratzen ditu astero. Horretarako, bi adituren laguntza izaten du: Fernando Bajo y Pablo Carretón. Sari honekin arkitekturaren lanbide eta jarduerari ematen dioten zabalkundea goraipatu dute.

"El Ladrillo" saioa astelehenetan eskaintzen da 12:15etik 13:00etara bitartean. Bertan, denetariko gaiak jorratzen dituzte: gertukoak, Gamarrako ur parkea nola berritu daitekeen adibidez. Baita guztion interesekoak izan daitezkeenak: Hirietako etxebizitzak edo familia bakarrekoak, zein da hobeagoa? Nola eta non eskatu ditzakegu dirulaguntzak eraikinak eraberritzeko?

ZORIONAK "El Ladrillo"ko lantaldeari!