Itxi

EITB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

0:22
EITBko arreta zerbitzua

Euskal Irrati Telebistak EITB Arreta Zerbitzu berria jarri du martxan. Kontsultak kudeatzeko sistema berriak, doako telefonoak eta harremanetan jartzeko formulario bateratuak osatzen dute zerbitzua. Informazio fluxu oparoago baten bitartez, zerbitzu publiko hobeagoa eskaintzea du helburu EITBk.

EITB Arreta Zerbitzuaren berrikuntza nagusia CRM (Customer Relationship Management) sistema berriaren integrazioa da, erantzunak jasotzeko denbora arindu eta arreta maila hobetuko dituena. Halaber, arreta gertukoagoa eta erantzunen jarraipena hobetzea ahalbidetzen du.

Tresna honek lan prozesuaren diseinu berria ekarri du eta talde ezberdinen arteko koordinazioa, EITBk ikus-entzule eta erabiltzaileekin duen harremana are hurbilagoa izan dadin.

Kontsultak kudeatzeko sistema berri honetan, bi bide daude zabalik kontsultak, iradokizunak zein kexak bidali eta erantzunak jasotzeko: bateko, doako telefono bat , 900 11 2525; besteko, eitb.eus/arreta webgunearen bidez mezuak bidali ahal izango dira.

Telefonoa aste barruan 08:00etatik 22:00etara egongo da zabalik eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 17:00etara. Halaber, Iparraldetik eta atzerritik deituz gero 00 34 945 01 25 25 telefonoan hartuko dira deiak.

Webgunean, berriz, mezuak bidaltzeko orri bat egongo da, bertan kontsulta edo kexak idatzi eta bidaltzailearen datuak emateko. Horrez gain, ohiko galdera zerrenda ere topatuko du erabiltzaileak EITBn ohikoak diren kontsulten azalpenekin.

EITBk zerbitzu publiko izaera azpimarratu nahi du, bere betekizuna baita herritarrekin komunikazioa zuzenean izatea hauek bere galderak, iradokizun eta erreklamazioak azaldu eta EITBk behar bezala jaso eta erantzuteko. Hartara, "pantailaren aurrean eta atzean" kontzeptua bere egin behar du Euskal Irrati Telebistak, berdintasuna eta aniztasuna zeharkako ardatz gisa hartuz, eta egungo euskal gizartearekin bete-betean inplikatuz eta jator jokatzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB