Itxi

EITB TALDEA

M28 hauteskundeak

M28ko hauteskundeei jarraipen zabala EITBn

EITB Media

Alderdiei eskainitako doako espazioez gain, hauteskundeei buruzko informazioa albistegietako atal berezietan sartuko da, eta elkarrizketak eta eztabaidak izango dira irrati eta telebistan. EITB Focus inkestaren ale berri baten emaitzak kaleratuko ditu EITB Mediak maiatzaren 19, 20 eta 21ean.

  • M28ko hauteskundeei jarraipena EITBn

    M28ko hauteskundeei jarraipena EITBn

EITBk jarraipen zabala egingo dio hauteskunde kanpainari eta maiatzaren 28ko hauteskunde egun eta gauari. Alderdi politikoei eskainitako doako espazioez gain, hauteskundeei buruzko informazioa eguneroko albistegietako atal berezietan sartuko da, eta hautagaiekin elkarrizketak eta eztabaidak izango dira egunero irrati eta telebistako hedabideetan eta baita eitb.eus-en ere.

Elkarrizketak eta eztabaidak

ETB1en hautagaiei egingo zaizkien elkarrizketak Odei Esnaolak egingo ditu "Egun On Euskadi" saioren barruan; eta ETB2n, berriz, África Baetak, eguerdiko "Teleberri" albistegiaren ondoren. Euskadi Irratiak "Albiste Faktoria" programan egingo ditu elkarrizketak, Iñaki Guridirekin; Radio Euskadik "Boulevard"en Xabier García Ramsdenekin; eta Radio Vitoria "Gaur" saioan, Aratz Goikoetxearekin.

Eztabaidei dagokionez, ETB1eko eta Euskadi Irratiko eztabaidak 3 izango dira eta 21:30ean emango dira.

-Maiatzak 12: Arabari buruzkoa, Amaia Cayerok aurkeztuta.

-Maiatzak 15: Bizkaiari buruzkoa, Nerea Reparazek aurkeztuta.

-Maiatzak 22: Gipuzkoari buruzkoa, Iñaki Guridik aurkeztuta.

ETB2n eta Radio Euskadin, bestalde, honako eztabaida hauek eskainiko dira, 22:00etan.

-Maiatzak 16: Arabako Foru Aldundia (Xabier Ormazabal)

-Maiatzak 17: Bizkaiko Foru Aldundia (Xabier García Ramsden)

-Maiatzak 18: Gipuzkoako Foru Aldundia (Juan Carlos Etxeberria)

-Maiatzak 23: Bilboko Udala (Xabier García Ramsden)

-Maiatzak 24: Donostiako Udala (Juan Carlos Etxeberria)

-Maiatzak 25: Gasteizko Udala (Gemma Espinosa)

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalari buruzko bi eztabaidak, gainera, Radio Vitorian ere emango dira.

Azkenik, Nafarroarako deskonexioan, Amaiur Elizari, "Navarra Hoy" programaren barruan, elkarrizketak egiten ari zaizkie Gobernuko presidente izateko hautagaiei eta Iruñeko alkatetzarako hautagaiei. Gainera, "Navarra Hoy"k Iruñeko Udalaren gainean maiatzaren 16an eztabaida eskainiko du.

Aurreko hauteskunde tarteez gain, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egunero tarte bat egongo da interes informatibo berezia duten herri jakin batzuetako egoera aztertzeko.

  

EITB Focus inkesta

Berrikuntza gisa, EITB Mediak maiatzaren 19, 20 eta 21ean argitaratuko du maiatzaren 28ko udal, foru eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei begirako EITB Focus inkesten ale berri baten emaitza.

Berebat, maiatzaren 21ean, programa berezi bat emango da hauteskunde-inkesta horien datuak aztertzeko. Xabier Lapitzek gidatutako "En Jake" saio bereziak  izango du eginkizun hori,  ordutegi nagusian.

 

Hedapen zabala hauteskunde gauean

EITBko hedabideek M28ko hauteskunde gauaren berri emateko ahalegin berezia egingo dute. Euskal Telebistak bi saio berezi egingo ditu: ETB1en Xabier Usabiagak eta Nerea Reparazek aurkeztuta; eta ETB2n Juan Carlos Etxeberria, Africa Baeta eta Xabier Ormazabalekin. Albistegi berezi hauek 19:30ak aldera hasiko dira eta gauerdira arte luzatuko dira. Datuak irakurtzeko gune bat egongo da eta politologoekin aztertzeko beste bat. Gainera, ETB2n mahai bat egongo da 5 alderdi nagusietako ordezkariekin.

Saio horietan hedapen zabala izango da: Euskadiko eta Nafarroako alderdi nagusien egoitzetan izango da EITB, baita PSOEk, PPk eta Podemosek Madrilen dituzten egoitzetan ere.

Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta Radio Vitoriak, 19:00etatik aurrera, albistegi bereziak eskainiko dituzte, boto-zenbaketari buruzko informazio guztiarekin, adituen analisiekin eta alderdi politikoen adierazpenekin. Alderdi eta gune nagusienetan egongo dira. Euskadi Irratiko saio berezia Maite Artolak gidatuko du, Radio Euskadikoa Dani Alvarezek eta Radio Vitoriakoa Ismael Díaz de Mendibilek.

20:00etan, EITB taldeko hedabideek botoaren eta ordezkaritzaren estimazioa egingo dute, Euskadin eta Nafarroan egindako landa-lan banatan jasotako datuetan oinarrituta. Tracking eredua erabiliko dute aurreko egunetatik hauteskunde egunera arte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Gizaker enpresak egingo du azterlana, eta Nafarroan Sigma Dos enpresak.

Berritasun gisa, telebistako pantailan sartuko den eta herri eta hiri guztietako boto-zenbaketei buruzko informazioa eskainiko duen informazio-tikerrak. Nafarroan, deskonexioan, lurralde horretako berariazko datuak eskainiko dira.

Azkenik, webgune berezia izango du eitb.eus-ek, albisteen jarraipen zehatza eginez. Egunero, albisteak, bideoak eta EITB taldean egiten diren elkarrizketak (telebistakoak zein irratikoak) ikusgai izango dira, baita debate bereziak ere. Gainera, inkesten emaitzak, infografiak eta aurreko hauteskundeetako emaitzak jarriko dituzte eskura. Sare sozialek ere estu jarraituko diote kanpainari, eduki bereziak eginez bai kanpaina eta kanpainak barne hartzen dituen gaiei buruz storyak ere sortuz.