Itxi

EITB TALDEA

'Batzen gaituzten emozioak'

EITBren 3 kluba eta "Go!azen" Ibilaldian izango dira gaur, Ondarroan

EITB Media

Zubixe izeneko 1. gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 12:30etik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.

  • Ibilaldia 2023

    Ibilaldia 2023

XE lelopean ospatuko da gaur 2023ko Ibilaldia Ondarroan, eta, ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du bertan, kasu honetan 1.gunean (Zubixe). Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 10:00etatik 18:00etatik.

Horrez gain, 12:30etik "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Ibilaldiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.