Itxi

EITB TALDEA

Streaming plataforma

PRIMERAN eskura dago Euskaltel eta Guuk-en, botoi bakarra sakatuta

EITB MEDIA

Euskadiko eta Nafarroako 200.000 etxek baino gehiagok eskueran izango dituzte PRIMERANeko edukiak telebistako deskodegailuaren urrutiko agintearen botoi bat sakatuta. Horrez gain, PRIMERAN telebista marka eta modelo nagusietan dago jada, baita Android TVn eta Apple TVn ere.

  • PRIMERAN plataformaren irudia

    PRIMERAN plataformaren irudia

PRIMERAN euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena eskura dago Euskaltel eta Guuk-en, Grupo MASMOVIL taldeko bi telekomunikazio-operadoreetan. Hala, aurrerantzean Euskadiko eta Nafarroako 200.000 bezerok baino gehiagok aukera izango dute telebistako deskodegailuaren urrutiko agintearen botoi bat sakatuta PRIMERANen edukiak ikusteko. Deskodegailuaren aplikazioen menuan jada agertzen da.

PRIMERAN, euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena, doakoa da  eta denetariko eskaintza du, baita eduki esklusiboak ere; horiek guztiak ikusteko nahikoa da erregistratzea.  Astero eskaintzen ditu estreinaldiak. Aste honetan bertan estreinatu da "Fiteran" kirol saioa, Iñigo Vicens eta bere gonbidatuekin etxetik sasoian jartzeko. Gainera, berriki katalogoan sartu dira "Altxa Komedia" bakarrizketa programa eta Bidasoa 2018-2023 dokumentala; eta "Itxaso" telesaila ere bertan dugu, plataformako klasiko bat.

Android TVn eta Apple TVn ere

Euskaltel eta Guuk-en ez ezik, PRIMERAN streaming plataforma telebista marka eta modelo nagusietan dugu ikusgai, baita Android TVn eta Apple TVn ere. Zehatzago esateko, hauek dira PRIMERAN ikusteko zehaztapenak telebistetan:

-Samsung Smart TV (2018ko modeloetatik aurrera).
-LG Smart TV (2018tik modeloetatik aurrera).
-Hbbtv 1.4.1 (ETBko kanaletan botoi berdea sakatuta).
-Android TV: 7 bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan Googley Play storean.
-Apple TV: TvOS 15etik aurrera App Storean.
-Fire TV: FireOS 5etik aurrera Amazon Storean.
-Chromecast duten gailuetan edo zure gailutik TVra 'cast' eginez.

Horrez gain, www.primeran.eus webgunean, eta mugikor eta tabletetan Google Play eta App Store dendetan PRIMERAN aplikazioa jaitsita ikusi daitezke edukiok.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB