Itxi

EITB TALDEA

Zinema

50.000 ikustalditik gora izan ditu '20.000 especies de abejas' filmak orain arte PRIMERAN plataforman

EITB TALDEA

Hiru Goya sari lortu dituen filma otsailaren 5etik dago ikusgai euskaraz PRIMERAN plataforman, doan, beste inon baino lehen.

  • '20.000 especies de abejas', PRIMERAN plataforman

    '20.000 especies de abejas', PRIMERAN plataforman

20.000 especies de abejas film sarituak 50.000 ikustalditik gora izan ditu orain arte PRIMERAN streaming plataforman. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handienak beste inork baino lehen eskaini du Estibaliz Urresolaren filma doan eta euskaraz: otsailaren 5etik dago ikusgai, hain zuzen ere, eta hogeita bi egunen buruan, 50.000 ikustaldiren langa gainditu du.

Urteko filmik arrakastatsuena dugu EITBren eskutik aurrestreinatu zen 20.000 especies de abejas. Hiru Goya sari eskuratu zituen joan den otsailaren 10ean Valladoliden egindako Espainiako Zinema Akademiaren galan: jatorrizko gidoi eta zuzendari berri onenenak Estibaliz Urresolarentzat eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Ane Gabarainentzat. Horrez gain, film dramatiko onenaren Feroz saria eta film onenaren Forqué saria ere irabazi ditu berriki.

EITBren parte hartzea duen filmak, halaber, Malagako Zinema jaialdiko Urrezko Biznaga lortu zuen iaz eta Patricia López Arnaizek emakumezko aktore onenaren saria. Ezin ahaztu, gainera, historia egin zuela Berlinalen, Sail Ofizialean lehiatu baitzen eta, bi sari jasotzeaz gain, Sofía Otero protagonista gazteak Zilarrezko Hartza lortu zuen.