Itxi

EITB TALDEA

Sariak

Agifes elkartearen Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria eskuratu dute "Biba Zuek!" eta "Baipasa" saioek

EITB Media

Depresio iraunkorra duen Mikel Sarmiento gazteari Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak martxoaren 27an egindako elkarrizketa sakona nabarmendu dute. Euskadi Irratiko irratsaioaren kasuan, martxoaren 21ean, gazteen osasun mentalak duen tarte zabalagatik eta kolektiboari ahotsa emateagatik.

  • Mikel Yarza eta "Baipasa"ko gainerako ordezkariak, Vicente Areta Agifeseko kidearekin

    Mikel Yarza eta "Baipasa"ko gainerako ordezkariak, Vicente Areta Agifeseko kidearekin

Agifesek, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta haien senideak batzen dituen Gipuzkoako elkarteak, urtero nabarmentzen ditu komunikazio arloko profesionalek buru osasuneko arazoak lantzeko egindako ahalegina. Izan ere, informazio hori lantzeak sentsibilizazio sozialean eta estigma ezabatzen laguntzen du. Telebistari dagokion 2024ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria ETB1eko "Baipasa" saioarentzat izan da, depresio iraunkorra duen Mikel Sarmiento gazteari Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak martxoaren 27an egindako elkarrizketa sakonagatik (ikusi, hemen).

Bestalde, irratiaren atalean Euskadi Irratiko "Baipasa" nabarmendu dute, martxoaren 21ean, gazteen osasun mentalari eskainitako tarte zabalagatik eta kolektiboari ahotsa emateagatik (entzun hemen). Mikel Yarza "Baipasa" saioko kazetaria Agifesek Bentaberrin (Donostia) duen zentrora gerturatu zen egun hartan, eta bi psikologo eta Erika gaztea elkarrizketatu zituen, gazteei zuzendutako Zeuk Aukeratu ekimenaren inguruan. 

Prentsa idatziko saria Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Harri Fernandezek jaso du, Zuhaitz Gurrutxagarekin eta Mikel Sarmiento Agifesen kidearekin nahasmendu obsesibo-konpultsiboaz eta depresioaz egindako erreportajeagatik. 

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, Agifes elkarteko Vicente Aretarekin

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, Agifes elkarteko Vicente Aretarekin