18:00

Bilboko Aste Nagusia

Iragarpena

Eguzkiak eta beroak bat egingo dute astelehenetik Bilboko jaiekin

EiTB.EUS

Aste Nagusia 2016 hasteko, hodei ugari daude Bilbon; baina igande arratsalderako, eta Balearen Desfileaz gozatu ahal izateko, ostarte zabalak iragarri dituzte. Astelehenean, 33 graduko maximoak.

  • Erraldoiek eta Buruhandiek Eguzkipean dantzatuko dute astelehenetik asteazkenera. Argazkia: EFE.

    Erraldoiek eta Buruhandiek Eguzkipean dantzatuko dute astelehenetik asteazkenera. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguzkiak eta beroak ere parte hartu nahi dute Bilboko Aste Nagusia 2016an. Marijaiari harrera egiteko, hori bai, hodei ugari daude Bilbon, baina ordu batzuk itxaroteko kontua baino ez da; izan ere, uda-sasoiko giroa dago iragarrita, egun batzuetarako gainera. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak prestatutako iragarpen bereziaren arabera, igande arratsaldean ostarte zabalak izango dituzte bilbotarrek zeruan, eta astelehenetik aurrera, gutxienez asteazkenera arte, maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira.

Hala, Bilboko Aste Nagusiaren hasieran 22 graduren bueltan kokatuko da termometroa, eta hodeiak nagusituko dira zeruan, baina giro lehorra dute Bizkaiko hiriburuan. Lehen gaua, larunbatekoa, freskoa izango da: aukera dago apur bat bustitzea ere igande goizean, abuztuaren 21ean, festetako lehen egun osoan. Tenperatura, larunbatetik iganderako gauean, 17 gradukoa izango da.

Baina igande arratsalderako, Balearen Desfilean Balyri behar bezalako harrera egiteko, giroa askoz ere atseginagoa izango da: tenperaturak apur bat gora egingo du, eta 24 graduren bueltan ibiliko da, eta, gainera, gero eta hodei gutxiago agertuko dira zeruan.

Hori hasiera baino ez da izango; izan ere, astelehenetik aurrera, asteartean eta asteazkenean barne, eguraldiak hirian dauden milaka bilbotar eta bisitariri lagunduko die, festetako edozein ekitaldiz gozatu ahal izateko. Nabarmenena, Euskalmetek jakitera eman duenez, beroa izango da; haizea hegoaldetik helduko da, eta gainera, brisa sartzekotan, arratsaldez egingo du, ez lehenago. Hortaz, tenperaturak gora egingo du, eta maximoak 33 graduren bueltan kokatuko direla iragarri dute.Asteartean eta asteazkenean, apur bat gorago ere egin lezake termometroak.

Ostegunean, Aste Nagusiaren bigarren eta azken asteburuaren atarian, euria egiteko arriskua buelta liteke, bai eta giroa freskoagoa izateko aukera ere; oraindik goiz da xehetasunen berri izateko, dena den. Beraz, oraingoz, albiste onak Bilboko jaietan gozatu nahi dutenentzat.

hi dutenentzat.

hi dutenentzat.

hi dutenentzat.

hi dutenentzat.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena