12:04

Bilboko Aste Nagusia

Baly balearekin batera

Txetxu Ugalde, Borja Elorza eta Aitor Elizegi, Ohorezko Hiritarrak

Baly baleak ere jasoko du saria. Bilbok Aste Nagusian emango die golardoa. Jaiak larunbatean hasiko dira Bizkaiko hiriburuan.

  • Besteak beste, Txetxu Ugaldek jasoko du saria aurten. Argazkia: EiTB.

    Besteak beste, Txetxu Ugaldek jasoko du saria aurten. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Honako hauek dira 2016ko Ohorezko Hiritarrak Bilboko Hiribilduan: Txetxu Ugalde kazetari eta aurkezlea, Borja Elorza harreman publikoetan aditu eta gizarte-jardueren bultzatzailea, Aitor Elizegi sukaldaria eta Baly, jaietako lehen igandeko Balearen Desfileko protagonista. Hamazortzigarren aldiz emango dituzte sari hauek, eta aurtengo entrega-ekitaldia datorren astelehenean izango da, abuztuaren 22an, Carlton Hotelean; hau da, Bilboko Aste Nagusian.

aitor_elizegi_sukaldaria_EiTB

Aitor Elizegi sukaldaria. Argazkia: EiTB.

Epaimahaiak, hala, Bilbo handiago egiten lagundu duten lau izen nabarmentzen ditu. Sariaren antolatzaileek gogorarazten dutenez, golardoaren izenean Bizkaiko hiriburua Hiribildua dela uzten da agerian; izan ere, Diego Lopez de Harok hiri-gutuna eman zuen 1300eko ekainaren 15ean, eta, hortik aurrera, Bilbok aipatu titulua du.

MAM-eko argazkia: desfile-baly_

Baly balea. Argazkia: EiTB.

Ezarritako protokoloari jarraituz, Ugaldek Elorzak, Elizegik eta Balyk Aste Nagusian jasoko dituzte sariak.

borja_elorza_villano_honor_EITB

Borja Elorza harreman publikoetan aditu eta gizarte-jardueren bultzatzailea. Argazkia: EiTB.

Iruzkinak