cerrar buscador

13:59

Bilboko Aste Nagusia

Abuztuaren 20an hasiko da

Bilboko Konpartsak: 'Emakumeen erasotzaileak soberan daude'

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Udalak bat egin du konpartsen eskaerarekin: 'Sexu-erasorik gabeko Aste nagusia nahi dugu', esan dute biek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Konpartsak koordinadorak eta Bilboko Udalak galdegin dute aurtengoa sexu-erasorik eta kontu txarrik gabeko Aste Nagusia izatea, eta ohartarazi diete emakumeen erasotzaileei "soberan daudela" jaietan.

Konpartsek, prentsaurrekoan, bilbotarren laguntza eskatu dute, xede izanik jaietan sexu-erasorik ez egotea, eta esan dute ez dela izango erantzunik gabeko erasorik, ez eta kalean salaketa publikorik izango ez duen erasorik ere.

"Konpartsek erantzun sendoa emango dugu", esan du Izaskun Madariaga bozeramaileak; "izan ere, guk esku hartzea ezinbestekoa da erasoak saihesteko”, gehitu du.

Zehaztu duenez, emakumeen aurkako erasoetan ez ezik, "genero- edo sexuaren identitate-erasoetan ere hartuko dugu esku, bai eta Euskadira migratu diren lagunen aurkakoetan, edo aniztasun etniko eta kulturalaren kontrakoetan".

Konpartsen bozeramaileak esan duenez, horrelako erasoren bat egotekotan biktimek babesa, informazioa eta laguntza jasoko dute; hain zuzen, txosnetan emango zaie biktimei laguntza hori. Herritarrei, halaber, eskatu die agerraldi eta protesta guztietan parte har dezaten.

Udalbatzaren erabateko arbuioa

Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Elkarbizitza eta Jaien zinegotziak beste prentsaurreko batean esan duenez (jaietako behin betiko egitaraua aurkezteko deitu dute), nabarmendu du Bilbok "inolako erasorik gabeko Aste Nagusia" nahi duela.

Gogorarazi duenez, Udalbatzak erabateko arbuioa agertu du "edozein biolentzia motaren aurrean, jazarpen-egoeretan edo emakumeen askatasuna murrizten duten edozein erasoren aurrean"; esan du hainbat neurri ari direla lantzen, xede izanik jaietan "berdintasuna, bizikidetza eta errespetua" nagusitzea.Datorren astean aurkeztuko dituzte neurri horiek.

Urtasunek, halaber, deia egin du festak garbiak izateko; hortaz, galdegin du baztertzea "beste toki batzuetatik ekarritako hainbat ohitura, hala nola irina, arrautzak eta alkohola elkarri botatzea, eta gero Itsasadarreean sartzea zikinkeria garbitzeko".

Eskatu die parte-hartzaileei pixalekuak erabiltzeko; hala, usain txarrak saihesteko aukera handiagoa izango da.

 

go da.

 

go da.

 

Iruzkinak