Bilboko Aste Nagusia
Txikiguneko jarduerak
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Aste Nagusiko Txikiguneak hainbat berrikuntza zango ditu aurten, txikienek ahalik eta gehien disfrutatu dezaten. Halaber, Pergola eta bertaratzeko pasabidea bere baitan hartuko ditu
Gargantua (Artxiboko irudia). Argazkia: Gonzalo Elorza
Albisteak (4)
Dokumentuak (1)
Bilboko Aste Nagusiko Txikiguneak hainbat berrikuntza izango ditu aurten. Hala, espazioa handitu eta ordutegia luzatuko dute, txikienek ahalik eta gehien disfrutatu dezaten, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko Zinegotziak adierazi duenez.
Egunero goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30ra irekiko ditu ateak Txikiguneak. Arratsaldez, jarduerak berriz ere martxan jarriko dira 16:30ean hasi eta 20:00etara bitartean. Halaber, eremua handitu egingo da, eta, lehen aldiz, Pergola eta bertaratzeko pasabidea hartuko ditu bere baitan. Horrenbestez, bi espazio berri horietan jarduerak eta lantegiak egongo dira.
Aste Nagusiaren edizio honetan, haurrentzako espazioa “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori” lelopean biratuko duen dinamikan bilduta egongo da. Gai hori aukeratuta, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailak, heldu zein txikientzako heziketarako eta bizikidetzarako balioen garrantzia nabarmendu du.
Horrenbestez, balio desberdinak bilduko ditu konstelazioen multzoak. Halaber, jarduera bakoitzaren izenak izarrekin, konstelazioekin eta balioekin harremana izango du.
Berrikuntzak
Umeentzako “makillaje ibiltaria” izeneko jarduera arrakastatsuak berrikuntza garrantzitsu bat izango du aurten. Izan ere, egunero leku desberdinetan egongo diren bi talde izango ditu, eta, hauek, parketik zehar mugitzen joango dira. Erabiltzaileek izar iheskor horien kokapena aurkitu behar izango dute. Helburu nagusia itxaron-ilarak ezabatzea edo txikiagotzea izango da.
Bestalde, Bilbobusek Txikigunean parte hartuko du “Bilbobusekin munduari bira” jarduerarekin. Igandea 21etik, larunbata 27ra arte, apainduta egongo den Bilbobus batek hiru antzerki-ikuskizun izango ditu 13:00etan, 17:30etan eta 19:30etan.
Halaber, Pergolako zona berriak Euskal Akuarelista Elkarteak antolatutako “Bilboko Arimaren Bila” jarduera izango du hilaren 23 eta 25ean arratsaldean. “Bilziklatu” kontzeptuan oinarrituko da eta birziklatzea eta jarduera artistikoa bateratuko ditu.
Jarduerak
Txikiguneak haur guztientzako ekintza ugari izango ditu, eta gune desberdinetan banatuta egongo dira, adinaren arabera:
‘Pozaktibatu’ gunea 0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. José Anselmo Clavé-tik Darío de Regoyos kaleraino doa gune hori, eta poztasuna eta aktibotasunaren makina izango da. Jarduera hauek hartuko ditu: ‘Poztasunaren makinean’ puzgarriak egongo dira, eta haurrek beraiekin doazen pertsonekin parte ahal izango dute; ‘Izar Zoroak, Izar splash’ jardueran, berriz, urarekin erlazionatutako ekintza ezberdinak aurkituko dituzte bertaratuek; ‘Izarrekin jolasten, Izar jokoak’ tokian, familian jolasteko jolasak izango dira nagusi.
Ricardo Bastida iturriaren plazan ‘Maiteiztu’ gunea jarriko dute, eta maiztasuna eta heziketaren ideiak nahasten dituen txokoa izango da. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikiei zuzenduta egongo dira bertako ekintzak: ‘Izarren bila’ jarduerak hareaz beteko kutxa eta jolas ezberdinek osatzen dute; ‘Izarretaraino’ ekimenak, berriz, saltoka dibertitzeko puzgarria izango da; ‘Izarteka eta Izar goxoak’ deitutakoak, txikientzako ludotekak hartuko ditu; ‘Izartxoak’ izeneko jardueran, edoskitze gunea egongo da. Halaber, ‘Arrantzan tzan tzan’ txokoan umeek arrantza egiten ikasteko aukera izango dute; ‘Galaxian’ gunean boladun igerilekua jarriko dute, eta, azkenik ‘Izar gora’ umetxoentzako rokodromoa izango da.
‘Bilziklatu’ Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen konbinazioa da. Halaber, 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da eta birziklapena izango du abiapuntu gisa. Hauek dira Parkearen iturri zibernetiko zaharrean kokatutako gunean egin ahal izango diren jarduerak: ‘Bilzikla’, birziklatzeko tailerraren espazioa izango da; ‘Izarrak zaindu’ jarduerari dagokionez, iturri zibernetikoa birziklatzeko hondakinez beteta egongo da, dagokion kaxan botatzeko; ‘Izar mezulariak’ jardueran txoritxoentzat egindako etxez betetako zuhaitz baten inguruan egingo da; eta ‘Egurrezko izarrak’ deitutako jardueran, egurrezko jolasak egongo dira, umeek jolas dezaten.
Azkenik, elkartasuna eta aniztasuna biltzen dituen gunea egongo da José Anselmo Clavé eta saskibaloi-jokaleku zaharraren artean. ‘Elkaraniztu’ izeneko txokoa 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduerak hartuko ditu: ‘Izar txiki izar handi’ gunean umeak makillatzeko aukera izango dute; ‘Izar zaparrada’ eremuan tailerrak egongo dira; ‘Izar barritxu’ txokoan Txikiguneko irratia jarriko dute; ‘Izarren behatokia’ eremuan informazio puntua eta txosna egongo dira; ‘Izar koprailoa’ izarren laberintoa; eta, azkenik, ‘Izar disdira’, photocall gunea. ‘Elkaraniztu’ gunean egongo dira Marijaia txikia eta gargantua.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa