17:53

Donostiako Aste Nagusia

Oso jendetsua

2.500 piratak eraman dute jaiaren bandera Kontxako badiara

Agentziak | Erredakzioa

Piraten Abordatzean, Donostiako Aste Nagusian, 300 bat ontzik hartu dute parte.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2.400 lagun baino gehiago izan dira Piraten Abordatzean, Kontxako badian, Donostiako Aste Nagusiaren ekitaldietako jendetsuenetako batean. Guztira, 300 bat ontzik hartu dute parte aurtengo abordatzean.

Ekitaldi hau 2000n egin zuten estreinakoz, Donostiako Piratak kolektiboak antolatzen duen egitarau alternatiboaren barnean, baina 2007an egitarau ofizialak bereganatu zuen.

Eguraldia lagun izan dute pirata guztiek: Eguzkiak jo du, bero egin du eta itsasoa bare-bare zegoen. Hortaz, baldintza ezin hobeak izan dira abordatzea behar bezala prestatu eta gauzatzeko.

Goizean goizetik, parte-hartzaileak buru-belarri aritu dira ontziak egiteko. Festa, berez, kaian hasi da, eta Kontxako badian amaitu, 17:00etatik aurrera.

Beste behin, piratek kolorez eta umore onez bete dute Kontxa, inbasio baketsuan.

Italiako su artifizialak eta Fangoriaren kontzertua

Horrez gain, Donostiako zerua su artifizialek argituko dute gauean berriro ere; hirugarren egun honetan, Italiako Nanna Fireworks etxeak botako ditu suak. Bertako langile guztiak emakumezkoak dira, eta 2000n ere izan ziren Donostiako jaietan.

Paola Nanna zuzendariak azaldu duenez, ikuskizuna Italiako banderaren koloreekin hasi eta amaituko da (gorri, berde eta zuriarekin, alegia), eta teknologia berriek lagunduta prestatutako zenbait koreografia izango ditu.

Saioa "bihotzarekin" prestatu dute, eta "hunkigarria" izango da, Nannaren esanetan. Horren iritziz, nabarmentzekoa da nolako berotasunaz hartzen dituzten Donostiako zaleek su artifizialak.

Eguna amaitzeko, Fangoria bikote madrildarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute donostiarrek. Alaska eta Nacho Canut Saguesen egongo dira.

en egongo dira.

en egongo dira.

Iruzkinak