Donostia
Donostiako Aste Nagusia
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Aste Nagusian egongo diren kontzertuen berri eman dute ostegun honetan. Era berean, jaiak iragarriko dituzten kartelak zeintzuk izango diren aurkeztu dituzte.
Donostiako Aste Nagusia. Argazkia: EFE
Aste Nagusia hasteko oraindik hilabete baino gehiago falta den arren, Donostiak aurtengo jaiak prestatu ditu jada.
Alde horretatik, Donostiako Aste Nagusian egongo diren kontzertuak iragarri dituzte ostegun honetan, eta jaien berri emateko erabiliko dituzten kartelak ere erakutsi dituzte.
Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, kartelek behar bezala islatzen dute jaien arima. Aste Nagusiaren berri emango duen kartelak, esaterako, hiriburu horretako topiko handienetako bati egiten dio keinua: izozkiari. Su artifizialen berri emango duen kartelean, 2015eko Aste Nagusian zehar egindako argazki bat ageri da. “Euskal Jaiak” iragartzen dituen kartelak pertsonaia atseginez betetako kupela irudikatzen du. Estropaden berri emango duen kartelean, berriz, kolore desberdineko lau marinel korapilo ikus daitezke.
Kontzertuei dagokienez, Sagueseko zelaigunean talde hauen kontzertuak egongo dira:
-Abuztuaren 13an, larunbata: Efecto Pasillo
-Abuztuaren 14an, igandea: Ken Zazpi
-Abuztuaren 15ean, astelehena: Fangoria
-Abuztuaren 16an, asteartea: Sweet California
-Abuztuaren 17an, asteazkena: Celtas Cortos + Irun Hiria Musika Banda
-Abuztuaren 18an, osteguna: Antonio Orozco
-Abuztuaren 19an, ostirala: Protocolo Kaoshy + Megastar FMA jaia
-Abuztuaren 20an, larunbata: ‘Michael Jackson, la leyenda’ musikala
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa