Gasteiz
Trafiko istripua
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ezbeharra 15:20an izan da, A-2622 errepidean. Beste gidaria zauritu egin da, eta anbulantzia batek eraman behar izan du ospitalera.


Motorrean praktikak egiten ari zen ertzain bat astearte arratsaldean hil da Erriberagoitian (Araba), bere ibilgailuak aurrez aurre beste auto batekin jota.
Istripua 15:20 izan da, A-2622 errepidean, Pobes eta Paul herrien artean. Oraindik ezagutzen ez diren gertaerengatik Ford Scort autoak eta Yahama FJ600 motoak elkar jo dute.
Izandako zauri larriengatik Ertzaintzako agentea (41 urte ditu) momentuan hil da, motorrean ibiltzea perfekzionatzeko kurtsoa egiten ari zenean.
Beste ibilgailuko gizonezkoa (28 urte ditu) zauritu da, eta Arabako Santiago Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzako agenteek trafikoa zuzendu behar izan dute erreskate lanak iraun duten bitartean. Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du gertaera argitzeko asmoz.
Motorrean praktikak egiten ari zen ertzain bat astearte arratsaldean hil da Erriberagoitian (Araba), bere ibilgailuak aurrez aurre beste auto batekin jota. Istripua 15:20 izan da, A-2622 errepidean, Pobes eta Paul herrien artean. Oraindik ezagutzen ez diren gertaerengatik Ford Scort autoak eta Yahama FJ600 motoak elkar jo dute. Izandako zauri larriengatik Ertzaintzako agentea (41 urte ditu) momentuan hil da, motorrean ibiltzea perfekzionatzeko kurtsoa egiten ari zenean. Beste ibilgailuko gizonezkoa (28 urte ditu) zauritu da, eta Arabako Santiago Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzako agenteek trafikoa zuzendu behar izan dute erreskate lanak iraun duten bitartean. Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du gertaera argitzeko asmoz.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
