13:15

Herriak eta Hiriak

Aurkezpena

2017ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera: 'Ez ezetz da'

Agentziak | Erredakzioa

Nati Ovelleirok (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortizek (Askapeña) "errespetuz betetako jaiak" eskatu dituzte, "eraso matxistarik, homofoborik edo arrazistarik gabekoak".

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Aste Nagusian zehar soinean izango dituzten jantziekin agertu dira gaur kazetarien aurrera 2017ko pregoilaria eta txupinera, Nati Ovelleiro (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz (Askapeña), hurrenez hurren. Biek ala biek mezua bidali nahi izan diete bilbotarrei eta jaietako bisitariei: "EZ ezetz da".

"EZ sexu erasoei, EZ eraso homofoboei, EZ arrazistei...", esan du Ane Ortiz txupinerak. Horren esanetan, gizartea "kokoteraino dago erasoez" eta ez du gehiago onartuko.

Ildo beretik mintzatu da Nati Ovelleiro Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako ordezkaria ere. "Aste Nagusi amaierako hitzaldian errespetuz beteriko jaiak izan direla esan ahal izatea espero dut", esan du.

Oihana Pascual Bilboko Konpartsen ordezkariak, halaber, beste eskakizun egin du: "Egin dezagun txupinazo garbi bat, txupinera, pregoilaria eta Mari Jaia izan daitezela protagonista, ez arrautzak eta irina".

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziaren aburuz, hiru emakume (Ovelleiro, Ortiz eta Mari Jaia bera) izango dira aurten jaietako "irudiak".

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena