Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbao

Azkuna Zentroak Global Awards for Excellence 2018 saria irabazi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urban Land Institute (ULI) erakundeak banatzen duen saria Juan Mari Aburto alkateak jaso du.

  • Azkuna Zentroa. Argazkia: Vitor Guerra.

    Azkuna Zentroa. Argazkia: Vitor Guerra.

Urban Land Institute (ULI) erakundeak banatzen duen Global Awards for Excellence saria irabazi du Bilboko Azkuna Zentroak, bere eraikin berezi eta historikoa tarteko. Azkuna Zentroa Bilboko antzinako alondegian dago.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jaso du saria Alemaniako Berlin hirian, aipatu erakundeak aste honetan antolatu duen ULI Europe Conference biltzarraren baitan.

Sariarengatik eskerrak eman ostean, aintzatespen berri horrek Bilbo Europako 2018ko hiririk onena bezala egonkortzen duela azpimarratu du Bilboko alkateak. Antolatzaileen esanetan, aurten saria jaso duten proiektuen artean Azkuna Zentroa da gisa horretako zentro bakarra.

Irabazi asmorik gabeko ikerketa eta hezkuntza erakundea da Urban Land Institute (ULI). 1979an hasi zen Global Awards for Excellence saria banatzen, eta diseinuan, eraikuntzan, ekonomian, planifikazioan edo hirigintzako kudeaketan bikaintasuna lortu duten eraikin