Gizartea -

LEHIAKETA

Bilboko San Luis zentroak Eustory lehiaketa europarreko sari bat lortu du

Anne Zaballa ikasleak eta Fernando Morente irakasleak duela 75 urteko San Luis zentroari buruzko lana egin zuten.

Saria Rondan jaso dute.
Saria Rondan jaso dute.
Saria Rondan jaso dute.

IXONE ARANA | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anne Zabala ikaslearen eta Fernando Morente irakaslearen Bilboko jauregi ahaztuak proiektuak Eustory europar lehiaketaren hirugarren saria lortu du. Lehiaketaren helburua unibertsitate aurreko ikasleek bere inguruko historia ezagutzea eta aztertzea da. Ikasleak 500 euro eta tutoreak 250 euro eskuratu dituzte horri esker urriaren 6an, Rondan.

Fernando Morente San Luis zentroko Batxilergoko irakasleak bere ikasleei lehiaketan parte hartzea proposatu zien bere hiriko iragan hurbila berreskuratzeko asmoz. Anne Zabala ikasleak (egun Historia ikasten ari da unibertsitatean) erronka onartu zuen eta Bilboko jauregi ahaztuak proiektua aurkeztu zuen bere irakaslearekin batera.

Lanak Bilboko memoria historikoa berreskuratu du eta duela 75 urte Indautxun San Luis zentroa sortzeko prozesua du hizpide, hiriko burgesiak indiano estiloko etxeak eta jauregiak zituztenean. Indautxu urte horietan ezagutu zuten protagonistek lanaren ikerketan lagundu dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoak eta Bilboko Udal Artxiboak ezinbestekoak izan dira ikerketa lanetan.

Eustory gazteei zuzenduriko lehiaketak antolatzen dituen Europako erakunde zibilen sarea da eta aurtengoa hamargarren edizioa izan du. Deialdi horietan, Europa osoko gazteek hartu dute parte, Frantzia, Alemania, Austria, Italia eta Portugalgoak, besteak beste. Gainera, Iberiaren kapitulua dute (Espainia eta Portugal) eta aurten Hego Amerikako herrialdeetako ikasleek ere hartu dute parte bertan, Ekuador, Argentina, Guatemala eta Txileko ikasleen lanak ere jaso baitituzte.

 

PREMIO EUSTORY BILBAO

PREMIO EUSTORY BILBAO

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea