Itxi

Herriak eta Hiriak

ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK

Gasteizek Neska Txikiri izena jarriko dio: Edurne, Zuriñe edo Blanca

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten Zeledon Txiki eta Neska Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, ez Espainia plazan. Zeledon Txiki 1983an jaitsi zen lehen aldiz eta Neska Txiki, ostera, 2002an.

  • Zeledon Txiki eta Neska Txiki. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

    Zeledon Txiki eta Neska Txiki. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Gasteizko Udalak Neska Txikiri izena jartzeko prozesu parte hartzailea abiatu du hiriko neska-mutilen artean. Andre Maria Zuriaren jaien haurren egunean, abuztuaren 7an, Zeledon Txiki eta Neska Txiki jaitsi ohi dira Espainia plazatik.

Gaur goizean aurkeztu dute prozesu parte hartzailea Estibaliz Canto Kultura zinegotziak eta Peio Lopez de Muniain Haurren ardura duen zinegotziak, prentsaurrean. Orain arte Neska Txiki bezala ezagutzen den pertsonaiarentzako izen bila ari dira, eta hiru dira aukerak: Edurne, Zuriñe eta Blanca.

Hiriko neska-mutilek kontseiluaren edo elkargunearen bitartez eman ahal izango dute botoa.

Hiru izenen artean aukeratu ahal izango dute, hiriarekin eta Andre Maria Zuriaren jaiekin lotura duten izen bat izan dezan bermatzeko.

Bestalde, aurtengo jaietan izango da beste berritasun bat: Zeledon Txiki eta Neska Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, ez Espainia plazan.

Zeledon Txiki 1983an jaitsi zen lehen aldiz eta Neska Txiki, ostera, 2002an.