11:36

Herriak eta Hiriak

Herri bozketa bidez erabakia

Motxila 21ek botako du 2018ko sanferminetako txupinazoa

Agentzia | Erredakzioa

Botoen % 42 jaso dute Nafarroako Down Sindromearen Elkarteko musika taldeko kideek. Zehazki, Ibai Ganuzak eta Leire Zabalzak iragarriko dituzte jaiak.

  • Asiron alkatea eta Motxila 21eko taldekideak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

    Asiron alkatea eta Motxila 21eko taldekideak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Motxila 21 Nafarroako Down Sindromearen Elkarteko musika taldeko kideek botako dute aurtengo sanferminetako txupinazoa. Hala erabaki dute iruindarrek, Udalak antolatutako herri bozketa batean. 5.098 herritarrek babestu dute aukera, hots, botoen % 42k.

Iruñeko Udalak prentsaurrekoa egin du gaur San Fermin jaien iragarleak nortzuk izango diren aurkezteko. Agerraldian Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Motxila 21eko eta Elkarteko kideak izan dira. Tartean izan dira Ibai Ganuza eta Leire Zabalza, uztailaren 6an udaletxe balkoira atera eta 'Gora San Fermin' oihukatuko duten gazteak.

Azken hiru urteetan bezala, herri bozketa bidez aukeratu dute nork botako duen txupina. Aurten 12.213 pertsonak bozkatu dute, iaz baino % 24 gehiago. Lau hautagai zeuden: Motxila 21 bera, 'Rastrojo' artzaina, Chrysallis Nafarroa elkartea eta Los Amigos del Arte. Hurrenez hurren, 4.607 boto (% 38), 1.463 boto (% 12) eta 1.045 boto (% 8 %) jaso dituzte. Iruindar gehienek (% 89) internet bidez bozkatu dute.

Motxila 21, la inclusión a través de la música

Motxila 21 Down sindromea duten 12 gaztek eta elkarteko bederatzi boluntariok osatzen dute. 2005ean igo ziren taula gainera, rock musika baliatuz gizarte-inklusioaren alde lan egiteko asmoz. Urte hauetan 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte, eta hainbat kolaborazio egin dituzte artista ezagunekin (El Drogas, Porrotx, Ara Malikian, Fermin Muguruza, Fito Cabrales...)

 

 

 

Taldearen izena bi elementu batuz aukeratu zuten: batetik, "21", zenbaki hori duen kromosoman duten asaldura genetikoagatik, eta bestetik, "21. kromosoma horrek down sindromedun pertsonengan sortzen duen motxilagatik".

Nafarroako Down Sindromearen Elkartea irabazi asmo gabeko erakundea da, alterazio genetiko hori duten pertsonen bizitza kalitatea hobetu eta eskubideak defendatzeko sortua. Elkarteak 150 bazkide ditu, eta 200 bat kolaboratzaile.

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena