Gizartea -

BIZKAIA

Uribe Kostako hondartza guztiak zabalik, kutsadura altuagatik itxita egon ostean

10 egunez Bizkaiko hainbat hondartzatan bainatzeko debekua izan da indarrean, hain zuzen ere, azken asteetako euriteak tarteko estoldetako ur zikina itsasbazterrera iritsi zelako.

ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar egunez itxita egon ondoren "erabateko normaltasuna" da nagusi Uribe Kostako hondartzetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Azken asteetako euriteen ondorioz, estoldetako ur zikina itsasbazterrera iritsi zen eta kutsadura maila altuagatik bainua debekatzea erabaki zuen Jaurlaritzak.

Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, uraren kalitatea aztertzeko astero egin ohi duen osasun kontrolaren emaitza aintzat hartuta, hondartzak bainurako zabaltzea erabaki du. Izan ere, hondartza guztiek osasun kontrol hori gainditu dute.

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak ukatu egin du uraren kutsadura eragin duen isuria Galindoko (Sestao) ur araztegian gertatu dela, eta euriteekin gainezka egin zuen estolderia sareari egotzi zion guztia.

Oposizioaren kritikak

EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiaren agerraldia eskatu du Batzar Nagusietan, eta Osasun Sailak, URA agentziak eta Ur Partzuergoak Udalei eta hiritarrei informazioa ez ematea salatu du.

Alderdi Popularrak Iñaki Arriola Ingurumen sailburuaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, saneamendu sarean "kolapsoa" eragin zuten arrazoiak azaldu ditzan.

Elkarrekin Podemosek, bere aldetik, hainbat galdera erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzako kideek Legebiltzarrean azalpeak eman ditzaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Kostaldea Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ekologia azken ordukoa Ura azken ordukoa Euskal Herriko kutsadura gaur