Itxi

Herriak eta Hiriak

Andre Maria Zuriaren jaiak

Pregoilariak: 'Emaitza onak ditugunean soilik hitz egiten da gutaz'

eitb.eus

Gizonezko kirolariek baino laguntza eta babesle gutxiago dituztela salatu dute Fernandez, Lamarka, Anda, Martin, Ascasso, Urieta, Mendia eta Jimenez pregoilariek.

8:09

Gorka Ortiz de Urbina Zeledonek aterki more batekin zeharkatuko du Andre Maria Zuriaren plaza larunbat honetan. Jaietan sexu-erasoen aurka eta berdintasunaren alde agertzeko modu bat da. Mezu hori izan da protagonista aurten pregoian, eta zortzi emakume kirolarik irakurri dute.

Emakume kirolari guztien ordezkari izan dira, eta berdintasuna lortzeko oraindik egin beharreko bide luzea dagoela nabarmendu dute pregoian. Berdintasuna aldarrikatu nahi izan dute horrela.

Janire Fernandez Olano, Tania Lamarka, Irati Anda, Nagore Martin, Maria Ascasso, Made Urieta, Maider Mendia eta Olga Jimenez izan dira Plaza Berriko agertoki gainean.

Gizonezko kirolariek baino laguntza gutxiago eta babesle gutxiago dituztela salatu dute pregoilariek, eta “emaitza onak ditugunean soilik hitz egiten da gutaz”, esan du Ascassok.

Gasteizko jaietako ekitaldi guztietan berdintasuna bultzatzeko mezuak izango dira. Txupinazo egunean, larunbatean, Zeledonek berak egingo du aldarrikapena, aterki more bat eramango baitu plaza zeharkatzen duenean.