08:01

Herriak eta Hiriak

GERNIKA-LUMO

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokak 331 postu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, lehiaketak izango dira hurrengo ataletan: ortuariak, frutak, loreak, txakolina, eztia eta gazta. Iazko azokak 80.000 lagun bildu zituen.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urriko Azken Asteleheneko azokan 331 saltoki izango dira guztira Gernika-Lumon, hainbat produkturekin, eta lehiaketak izango dira hurrengo ataletan: ortuariak, frutak, loreak, txakolina, eztia eta gazta.

Aurtengoan ere gazta saltokiak izango dira gehien (52), eta eskulanetakoak (50), ortuarienak (45) eta txakolinarenak (19) izango dira ondoren. Gainera, ogia eta euskal pastela salduko da hainbatetan (42), eta kontserbak (13), makinaria (16), fruta saltokiak (8), eztia (4), sagardoa (6), erroskillak (5), esnekiak (4), patea (6) eta bestelakoak (16) ere izango dira bertako kaleetan.

Saltokirik gehienak (66) Artekale kalean jarriko dituzte, baina Pasealekuan (50), San Juan kalean (48), Juan Calzada kalean (46), Santa Ana aparkalekuan (42), Industria kalean (40), Domingo Alegria plazan (20), San Juan Ibarra plazan (7) eta Merkatuko plazan (5). Bestalde, txosnak jarriko dituzte Foru Plazan, Industria kalean, Saraspe plazan, Alondegia kalean, San Juan Ibarra plazan eta Juan Calzada kalean.

Horrez gain, zesta-puntako finala izango da, 18:00etan, Jai Alai frontoian.

KALE BATZUK ITXITA

Azoka dela eta, kale batzuk itxi egingo dituzte eta inguruko kaleetatik desbideratuko dute trafikoa.

Kale hauek itxiko dituzte: Adolfo Urioste, San Juan, Artekalea eta Juan Calzada. Aipatu kaleak itxita egongo dira hurrengo asteartean ere, garbitasun lanak egiteko.

EGITARAUA

09:00etan, nekazaritza lehiaketaren hasiera eta nekazaritza makinariaren erakusketa izango da. 12:00etan, berriz, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolariak Merkurio iturrian arituko dira. 13:30ean, berriz, sari banaketa egingo dute toki horretan bertan, eta, 18:00etan, zesta-puntako partidak izango dira Jai Alai frontoian.

EUSKOTRENEN ZERBITZU BEREZIAK

Urriko Azken Astelehena dela eta, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 29an Bilbo-Bermeo linean, egun osoan zehar.

Atxuri-Gernika-Bermeo linean, trenek 30 minutuko maiztasuna izango dute ia egun osoan. Goizean, areagotu egingo da Atxuri eta Gernika arteko trenen maiztasuna, eta 15 minuturik behin izango da bat. Ohiko zerbitzu zuzenak ere eskainiko dira.

Bestalde, Bermeo-Gernika-Atxuri norabidean, 30 minutuko maiztasuna izango dute trenek ia egun osoan. Gainera, egun osoan zehar trenek ez dute institutuko geralekuan geldialdirik egingo, eta Lurgorriko geralekua ere zerbitzutik kanpo egongo da 09:00etatik aurrera.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena