Itxi

Herriak eta Hiriak

DONOSTIA

Amatriain, Redondo, Ferrer, Gabarain eta Garcia, Urrezko Danborraren hautagaiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea, Esther Ferrer artista, Ane Gabarain aktorea eta Rosa García etxegabetzeen aurkako aktibista dira 2019ko saria irabazteko bost emakume hautagaiak.

  • Urrezko Danborra irabazteko hautagaiak.

    Urrezko Danborra irabazteko hautagaiak / Argazkia: EITB.

Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea, Esther Ferrer artista, Ane Gabarain aktorea eta Rosa García etxegabetzeen aurkako aktibista hautatu ditu Donostiako Udalak 2019ko Urrezko Danborra irabazteko. Hiritarrek erabakiko dute irabazlearen izena, herri-bozketa bidez.

Bost hautagaien izenak talde politiko guztiek eta Eneko Goia alkateak osaturiko Bozeramaileen Batzarrak iragarri ditu, udalbatza-aretoan.

Atzo, herritarrek egindako ia ehun proposamenen artean —79k bete dituzte beharrezko baldintzak— Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aukeratu zituen bost emakumeak, EH Bilduk egindako proposamenari jarraituz. PSE-EEk eta Irabazik koalizio abertzalearen proposamena babestu zuten; ez ordea EAJk eta PPk.

Herritarren proposamenen artean Maialen Chorraut edota Naroa Agirre ere ageri ziren, besteak beste.

Donostiako hiriak San Sebastian egunez, urtarrilaren 20an, ematen duen sari nagusia da. Donostiarrek izango dute azken hitza.