Gizartea -

Saria

97 hautagai, 2019ko Urrezko Danborra jasotzeko

Bruce Springsteen, Elsa Pataky, Juan Mari Arzak, Fernando Aramburu eta Xabi Prieto dira hautagaietako batzuk. Abenduaren 17an jakinaraziko dute nork jasoko duen saria.

Richard Oribe, 2018ko Urrezko Danborra. Artxiboko argazkia: EFE
Richard Oribe, 2018ko Urrezko Danborra. Artxiboko argazkia: EFE
Richard Oribe, 2018ko Urrezko Danborra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, urtarrilaren 20an emango du Donostiako Udalak Urrezko Danborra, baina aurretik aukeraketa egin beharko du herritarrek bidalitako 97 hautagaien zerrendatik. Aurretik, 3 eta 5 finalista artean hautatuko ditu Bozeramaileen Batzordeak.

Zerrenda horretan mundu osoko pertsona ezagunak azaltzen dira: kulturarekin, artearekin, gastronomiarekin, komunikabideekin eta kirolarekin zerikusia duten izenak, batetik; eta saltokien, erakundeen edo kirol taldeen izenak, bestetik.

Urriaren 29tik azaroaren 11ra arte, guztira, 271 pertsona sartu dituzte zerrenda horretan, baina behin horretarako epea amaituta, 97 hautagaien izenak jakinarazi ditu Udalak, ohar baten bidez.

Horien artean daude Bruce Springsteen, Elsa Pataky, Julian Schnabel, Fernando Aramburu, Iñaki Almandoz, José Luis Rebordinos, Juan Mari Arzak eta Karlos Arguiñano sukaldariak, Rafael Moneo, Juan Luis Goenaga eta Loquillo, besteak beste.

Kirol arloari lotuta, Xabi Prieto, Batelerak trainerua, Bera Bera, Donostiarrak, Kemen eta Real Sociedad Hockey taldeak izendatu dituzte.

Bestalde, iazko finalisten artean egon ziren Esther Ferrerrek, Dolores Redondo idazleak, Maialen Chorrautek eta Alicia Amatriain dantzariak ere izango dute Urrezko Danborra jasotzeko aukera.

Gauzak horrela, hurrengo egunotan Parte-hartze eta Berdintasun idazkaritza nagusiak hautagaitza guztiak aztertuko ditu, hautagaiek baldintzak betetzen dituzten ala ez jakiteko. Ondoren, azaroaren 22tik 26ra, Bozeramaileen Batzordeak 3 eta 5 hautagai artean aukeratuko ditu, eta horietako bat izango da sariduna.

Esan bezala, herritarrek abenduaren 10etik 16ra izango dute finalisten artean bozkatzeko aukera. Bozketan, 16 urtetik gorako donostiarrek eman ahal izango dute botoa, Udalaren webgunearen bidez, Udalinforen bulegoetan edo Easo kalean dagoen Parte-hartze bulegoan.

Azkeni, abenduaren 17an jakinaraziko dute 2019ko Urrezko Danborra nork jasoko duen.

Hautagaien zerrenda:

• Ainhoa Tolosa Inda• Alfredo Pérez de Quesada• Alicia Amatriain• Amaia Aretxaga• Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte• Ander Vilariño Facal• Andrés Vilariño Esnaola• Ane Gabarain• Angels Barceló• Asier De la Iglesia• Aspanogi• Batelerak de San Juan• Biarritz Olympique Pays Basque• Bruce Springsteen• Cadena Cuatro de Televisión• Caterwings• Club Deportivo Bera Bera• Club Deportivo Donostiarrak• Club Deportivo Kemen de Personas con Discapacidad• DIPC y Pedro Miguel Etxenike• Dolores Redondo• Eduardo Valcarcel Moreno• Elena Auzmendi• Elsa Pataky• Eneko Picavea• Equipo Femenino Balonmano Bera Bera• Esther Ferrer• Euken Ostolaza• Equipo Femenino Real Sociedad Hockey Hierba• Fernando Aranburu• Festival de Jazz de Donostia• Gabi de la Maza• Grupo Gureak• Idoia y Susana Gomez "Sisters And The City"• Iñaki Almandoz Aranburu• Iñigo Uriarte Varona• Instituto de Investigación Sanitaria Biodonostia• Irantzu Varela• Jaime Caballero• Javier Colomo• Javier Gurrutxaga• John Benjamin Toshack• Jose Antonio Sainz Alfaro• Jose Luis Rebordinos• Josetxo Fuentes• Joyería Munoa• Juan José Ocón• Juan Luis Goenaga• Juan Maria Arzak• Julian Schnabel• Julio Biurrun• Julio García Sanz• June Yamaguchi• Karlos Argiñano• La señora con carrito de chuches del paseo de la Concha• Loquillo• Lucas Egibar Bretón• Luis Mokoroa Segues• Luis de Pablo Costales• Maria Luisa Ustarroz• Maialen Chourraut• Maria José Fernandez Vallés "Pepa"• Mariona Tella• Marti Buckley• Martin Llade• Matia Fundazioa• Mikel Erentxun• Moriarti produkzioak• Nagusilan• Naroa Agirre• Odon Elorza• Orfeón Donostiarra• Oribe• Paco Etxeberria• Pascal Gaigne• Patxi García Urra• Patxi Troitiño• Pedro Miguel Etxenike• Peña Mujika• Pilar Arriaga Mauleon• Popotxo y Javier Gurrutxaga• Programa: Aquí La Tierra (TVE 1)• Quimatryx• Radio Televisión Española• Rafael Agirre Franco• Rafael Moneo• Ramon Agirre Lasarte• Rosa García• Sonakay• Tito Irazusta• Tito Moro• Traveller's Choice de Trip Advisor• Txuri Berri Curling kluba• Unión Artesana Elkartea• Voluntariado Gipuzkoa Gizalde• Xabi Prieto• Zaporeak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urrezko Danborra