16:14

Herriak eta Hiriak

Otsailak 28 - martxoak 4

Olanaz mozorrotutako olagarro bat, Donostiako Inauterietako aurtengo irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lara Aranzabal diseinatzaile tolosarrak egin du 2019ko Inauterietako irudia. Guztira, 239 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

  • Donostiako Inauterietako irudiaren aurkezpena

    Donostiako 2019ko Inauterietako irudiaren aurkezpena. Argazkia: Donostiako Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Olanaz mozorrotutako olagarro batek irudikatuko ditu otsailaren 28tik martxoaren 4ra ospatuko dituzten Donostiako Inauteriak.

Lara Aranzabal Segura diseinatzaile tolosarrak egin du 2019ko Inauterietako irudia. Guztira, 239 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, Alfonso Gurpegui Jaietako zinegotziak jakitera eman duenez.

Goizean emandako prentsaurrekoan, Inauterietan protagonista izan ohi den Momo Jainkosa ere aurkeztu du Gurpeguik. Aurten, Egia auzoko Denok taldeko Maider Lópezek hartuko du Momo Jainkosaren papera, eta harekin batera parte hartuko dute Ana Gilek, Judith Sanchezek eta Mikel Nuñezek ere.

Era berean, Donostia Festaren eskutik banatuko duten Inauterietako jantzi onenaren saria aurkeztu dute. Otsailaren 28an egingo duten aurkezpenean parte hartzen duten konpartsa guztiak izango dira saria eskuratzeko hautagai. 4.000 euro banatuko dituzte saritan, erosketa txartelen bidez. Txartel horiek Donostiako oihal-dendetan xahutu ahalko dituzte irabazleek, Inauterietako mozorroak musu-truk erosi ahal izateko.

Irabazleen izenak konpartsen aurkezpena bukatutakoan jakinaraziko dituzte. Jaietako zinegotziak azaldu duenez, lehiaketan parte hartzea borondatezkoa da.

"Aurkezpenean dauden konpartsa guztiek izango dute sariak eskuratzeko aukera. Baten batek parte hartu nahi ez badu, Donostia Festaki eman beharko dio horren berri, otsailaren 21a baino lehen, posta elektroniko bidez edota Donostia Festaken edozein bulegotan idatzi bat aurkeztuta", esan du Gurpeguik.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena