Itxi

Herriak eta Hiriak

JAIAK

2019ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria jaietako egitaraua

EITB.EUS

Erretretak emango die hasiera ofiziala, eta danborrada etorriko da gero. Egun handian, igandean, festaren erdigunea Armentiako zelaietara mugituko da.

  • San Prudentzio 2018

    San Prudentzio 2018. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Urtero bezala, apirilaren amaiera iristearekin batera festa giroan murgilduko dira Gasteiz eta Araba osoa, San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaien aitzakian.

Aurten ere, adin eta gustu guztietara egokitako egitaraua prestatu dute. Dena den, erretreta eta danborrada izango dira hitzordu nagusiak.

Eta nola ez, ez dira faltako tradizio diren barraskiloak eta perretxikoak ere.

Apirilak 27, larunbata

20:00 San Prudentzio erretreta udaletxeko balkoitik Udalaren Folklore Akademiaren eskutik.

21:00 San Prudentzio erretreta Aldundiaren jauregiko balkoitik, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Tronpetarien eta Atabalarien eskutik. Erretreta eta erretreta artean, Aiara Dantza Taldeak eta Lattor metal eta perkusio taldeak eta Danbolineruak txistulariek emanaldiak eskainiko dituzte.

23:30 San Prudentzio danborrada. Parte hartzen duten gastronomia elkarteak Probintzia plazan bilduko dira. Gero, desfilea egingo dute Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan.

00:30 Dantzaldia Arka plazan Joselu Anaiak musika taldearen eskutik.

Apirilak 28 igandea

09:00 "Araba" zortzikoa Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiko Txistulari Banda eta Tronpetari eta Atabalarien eskutik.

12:00 XL. danborrada, Biznietos de Celedon kuadrillaren eskutik. Ibilbidea: Ahate Iturria, hiriaren erdialdea, Erdi Aroko hirigunea, Ahate Iturria.

18:00 Haurren danborrada. Ibilbidea: Doña Otxanda dorretxea, Probintzia plaza, Andra Maria Zuriaren plaza, Espainia plaza, Probintzia plaza.

ARMENTIA
11:00 Prozesioa Basilikaren kanpoko aldean eta, ondoren, meza.

12:00 Elizkizunak amaitutakoan: Ohorezko aurreskua eta "Araba" zortzikoa.

12:30 Dantzarien emanaldia, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik. Haize Dantza Taldeak ere parte hartuko du.

12:30 Herri kirolak.

18:00 Kontzertua Armentiako zelaietan: Trikiteens musika taldearen emanaldia.

Maiatzak 1 asteazkena

ESTIBALIZ
09:00 Aire zabaleko pintura azkarraren XXVI. lehiaketa.

11:00 XXVII. Arabako patataren sukaldaritza lehiaketa.

11:00 Meza, santutegian, Urkanta abesbatzak lagundurik.

12:00 Zeinu hizkuntzako meza santutegian (gorrentzat).

12:30 Herri kirolak.

12:30 Arabako aurresku eta dantza solteko XXVII. txapelketa.

17:00 Pintura erakusketa harrera etxean: aire zabaleko pintura azkarraren XXVI. lehiaketara aurkeztutako lanak.

18:30 Pintura lehiaketako sari banaketa ekitaldia.