13:01

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

La Pamplonesa musika bandak botako du 2019ko sanferminetako txupinazoa

Agentziak | Erredakzioa

Bozketan jasotako 9.472 botoen % 92 eskuratu ditu, hain zuzen ere.

  • La Pamplonesa musika banda

    La Pamplonesa musika banda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

La Pamplonesa musika bandak botako du 2019ko sanferminak iragarriko dituen txupinazoa, Iruñeko Udalak zabaldutako bozketa irabazi baitu. Bozketan jasotako 9.472 botoen % 92 eskuratu ditu, hain zuzen ere.

Laugarren urtez jarraian, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkateak herritarren esku utzi zuen aukeraketa. Hala, La Pamplonesa (8.724 boto) Luis Sabalza Iriarte Osasuna futbol-taldeko presidentearekin (748 boto) lehiatu da.

Alkatea bera izan da asteazken honetan, prentsaurreko batean, txupinazoa nork botako duen iragarri duena. Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Jose Andres Palacios La Pamplonesako presidentea ere egon da.

La Pamplonesa ehun urte bete dituen bandak IFOB International Festival Of Bands Jaialdia antolatu du Iruñean, ekainaren 12tik 16ra, zeinetan mundu osoko 80 bandak hartuko dute parte.

Internet bidezko bozketa astelehenean, ekainaren 10ean, bukatu zen 00:00etan. 010 telefonoan, berriz, 19:00ak arte jaso zituzten deiak, eta Civivox Sarean ekainaren 9an itxi duten botoa emateko epea. Guztira, hamasei alditan izan dute bozkatzeko aukera herritarrek, eta parte-hartze handiena izan duen bosgarren kontsulta izan da aipatutakoa.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena