Itxi

Herriak eta Hiriak

SANFERMINAK

Iruñeko zeruan zebiltzan hiru drone atzeman dituzte sanferminetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hiru kasu horietan, Foruzaingoak hegazkinak konfiskatu eta pilotuak salatu ditu.

  • Drone edo piloturik gabeko hegazkin bat, lurrean

    Drone edo piloturik gabeko hegazkin bat, lurrean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Foruzaingoak hiru drone edo piloturik gabeko hegazkin atzeman ditu Iruñean sanferminetako lehen hiru egunetan. Hiru kasu horietan, Foruzaingoak hegazkinak konfiskatu eta pilotuak salatu ditu.

Uztailaren 7an, San Fermin eguneko prozesioa ospatzen ari zela, drone bat Alde Zaharraren gainetik hegan zebilela ikusi zuten. Foruzainek Arrotxapea auzoan, Arga ibaia kalean, aurkitu zuten pilotu estatubatuarra. Agenteek hegazkina lurreratzeko agindu zioten eta, ondoren, konfiskatu egin zioten.

Hurrengo egunean, uztailaren 8an, zezen plazaren gainean zebilen beste hegazkin bat atzeman zuten. Hiritarren segurtasunerako patruila batek pilotua topatu zuen; kasu honetan ere estatubatuar bat zen. Foruzainek dronea konfiskatu eta pilotua salatu zuten.

Uztailaren 9ko entzierroa hasi baino bost minutu lehenago, beste drone bat atzeman zuten Caparrosoren Errotako bidean. Aparatuak ondorengo ibilbidea egin zuen: Caparrosoren Errota , zezen plaza, Carlos III.a etorbidea, Emilio Arrieta eta Caparrosoren Errota. Gerora, zezen plazara joaten ahalegindu zen eta une horretan pilotua (estatubatuar bat) identifikatu zuten. Agenteek hegazkina kendu eta salaketa jarri zioten.

Hiru kasu horietan, Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa urratzea eta aeronautika alorreko delitu bat egitea leporatzen diete.