08:13

Sanferminak

Bigarren entzierroa

Dolores Aguirrekoen entzierroa, ikusgarria

eitb.com

Zezenek entzierro bizkorra (02:31) egin dute, eta ez dira inor adarkatzen saiatu. Lasterketa politikak ikusi dira. Hiru pertsona zauritu dira; horietatik bat, larri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sanferminetako bigarren entzierroa bizkorra, garbia eta lasterketa polit betea izan da. Izan ere, Dolores Aguirre ganadutegiko (Sevilla) zezenek noblezia handiz korritu dute, eta ez dira inor adarkatzen saiatu. Hainbat korrikalari kolpatu dituzte, bai, abiadura eta potentzia handiaren ondorioz, baina ez dute horien aurka egin izan nahi. Hiru pertsona baino ez dituzte eraman behar izan ospitalera, horietako bat larri, baina kolpeak direla eta. Adarrek ez dute inor sastatu.

Entzierroak 02:31 minutuko iraupena izan du, atzokoaren antzera.

08:00etan, zezenek pilatuta abiatu dute Santo Domingoko aldapa. Hasiera-hasieratik, toreaketa-zezenek hartu dute aurrea, joaldunak atzean utzita.

Animaliak abiadura handiz iritsi dira Udaletxeko plazara, eta, bertan, taldea luzatu egin da. Ondorioz, hutsuneak eratu dira zezenen artean, eta korrikalariak adarren bila joan dira.

Mercaderes kalean barrena, zezen taldeak inor begiratu barik jarraitu du aurrera, korrikalariei lasterketa politak eta ikusgarriak egiten uzten.

Estafetako bihurgunean, zezen batek irrist egin eta erori egin da, eta ondorioz beste bik horren aurka talka egin dute. Hori dela eta, taldea zatituta geratu da, eta korrikalariek berriz ere erakustaldia eman dute, adarren aurrean garbi korritzen.

Kale horretan, zezenek hainbat pertsona kolpatu dituzte, baina abiaduraren ondorioz, ez asmo txarra zutelako.

Telefonican, taldea berriz ere luzatu da, eta zezenak tarteka sartu dira plazan. Bertan, unaiek ez dute esku hartu behar izan, animaliak zuzenean joan baitira ukuiluetara.

Ingeles bat, larri zaurituta

23 urteko Nottinghameko (Erresuma Batua) korrikalari bat larri zauritu da sanferminetako bigarren entzierroan. Lasterketaren ostean, Nafarroako Ospitalera eraman dute gaztea, kontusio toraziko bategatik.

Antza denez, entzierroa amaitu eta gero, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute, Estafeta kalean korrikalari bat odola botatzen ari zela esanez. Anbulantzia gerturatu da bertara, eta gaztea egoera larrian eraman dute ospitalera.

Medikuek jakinarazi dutenez, zenbait saihets hautsita ditu, eta horietako batek birika bat zulatu dio.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena