Sanferminak
Hirugarren entzierroa
eitb.com
Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek zatituta egin dute ibilbidea hasieratik: bi aurrean eta bat atzean. Bi pertsona zauritu dira adarkadaz.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Sanferminetako hirugarren entzierroa oso arriskutsua eta luzea izan da, Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek zatituta egin baitute lasterketa. Bik aurrea hartu dute hasieratik, eta beste bat atzean geratu da. Horrek eratu ditu arrisku une larrienak. Gutxienez bi pertsona zauritu dira adarkadaz.
Ganadutegi madrildarrak entzierro bizkorrak egin ohi ditu sanferminetan, baina gaurkoa luzea izan da, zezen bat gelditu egin baita Telefonica tartean. Unaiek esku hartu behar izan dute, animaliak atzera egin ez zezan. Azkenean, 03:22 minutuko iraupena izan du entzierroak.
Zezenek ohi bezala hasi dute lasterketa: abiadura eta potentzia handiz. Santo Domingoko aldapan bertan, bik aurrea hartu, eta taldea atzean utzi dute.
Udaletxe Plazara iritsi direnean, taldea oso luzatuta zegoen jada, baina Mercaderes kalean zatitu da guztiz. Estafetako bihurgunea egin ondoren, hiru taldetan zihoazen.
Kale horretan, korrikalariek lasterketa politak egin dituzte, zezenen artean sartu eta adarren bila joan ahal izan baitira.
Arrisku une handiena Telefonicako tartean jazo da, azken zezena gelditu, eta harresiak adarkatzen hasi baita. Bertan, hainbat korrikalari kolpatu ditu.
Unaiak buru-belarri aritu dira animaliak aurrera egin zezan.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa