cerrar buscador

10:13

Sanferminak

Hirugarren entzierroa

Bi korrikalari larri daude, zezenek adarkatuta

Erredakzioa

Beste hiru korrikalarik kolpeak jaso dituzte, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bost korrikalari ospitalera eraman behar izan dituzte sanferminetako hirugarren entzierroaren ostean. Bi adarkadaz zauritu dira (Telefonicako tartean harrapatu ditu zezen batek), eta beste hirurek kolpeak dituzte.

Adarkadaz zaurituetako bat Sedavi herriko (Valentzia) 35 urteko bizilagun bat da. Bularrean jaso du adarkada, eta ebakuntza egin behar izan diote. Larri dago.

Bestea, Chicagoko (AEB) 32 urteko gizonezko bat, eskuineko izterrean adarkatu dute. Ebakuntza egiteko zain dute, eta hori ere larri dago.

Beste zaurituak Albaceteko (Gaztela-Mantxa), Ondako (Castello) eta Barañaingo hiru korrikalari dira, 39, 34 eta 18 urtekoak, hurrenez hurren.

Iruzkinak