Sanferminak
seigarren entzierroa
Agetnziak | Erredakzioa
Parte hartu duen jendetza gorabehera, ez da adarkadarik izan. Taldea erdibitu egin da udaletxearen plazaren parean.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Gaurko zezenek entzierro polita eskaini dute Iruñean eta, orain arteko datuen arabera, ez da izan zauriturik adarkadaz, nahiz eta oso jendetsua izan den.
Conde de la Maza ganadutegiko zezenak bat eginda atera dira ukuiluetatik baina, San Ferminen irudiaren parean, Santo Domingo aldapan, luzatzen hasi da taldea eta, ondoren, erdibitu egin da.
Lasterketak bi minutu eta 26 segundoko iraupena izan du, une politak izan dira, korrikalariak adarren parean eta bi taldeen artean ari zirela.
Taldea 8:00ak puntuan abiatu da Santo Domingoko kortetatik, bat eginda. Joaldunek taldea gidatu dute baina, aurten oso arinak izan dira, eta handik gutxira taldea luzatzen hasi da, eta zezenek aurrea eta atzea hartu dute.
Modu garbian eta zintzoan jokatu dute ordura arte, baita entzierroaren gainerako ibilbidean ere, eta, zezen bat alboetara begiratzen izan bada ere, ez du korrikalaririk harrapatu.
Udaletxeko plazara heldu eta erdibitzen hasi da taldea; lehen multzoan bi joaldun eta hiru zezen elkartu dira eta, bigarrenean, gainerakoak.
Mercaderes kalearen hasieran, lasterkari batek zezen bat ukitu du zuhurtziagabekeriaz, baina horrek ez dio kasurik egin eta Conde de la Mazatarrek abiadura handian jarraitu dute, lasterketa garbia osatuz.
Bi taldeek, joaldunak buruan zeudela, Estafetako bihurgunea hartu dute eta, zezen batek irrist egin badu ere, ez da guztiz erori.
Hala, bizkor aritu dira Estafeta kalean barrena. Hainbat parte-hartzaile zezenak ukitzen saiatu dira, baina zintzo jarraitu dute adardunek.
Telefonicara heldu eta lehen taldea estutu da eta kaleari ekin dio, baina bigarrenak bat eginda bukatu du, nahiz eta hesiaren eskuineko aldetik gertuegi ibili diren.
Azkenik, zezen plazan sartu dira; lasterkarietako bat zezen baten muturrean jausi da, baina ez du ondorio latzik pairatu eta taldea ondo egituratuta eta arazorik gabe sartu da, bi taldeen artean 20 segundoko tartea zabaldu arren.
Entzierroa bukatu eta gero, Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak zabaldu duenez, soilik lasterkari bat zauritu da, besoan kolpea hartu duelako.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa