Itxi

Sanferminak

SANFERMINAK 2016

Peñetako lehen 14 emakumeek 2016ko Festa Saria jasoko dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Los de Bronce' peñako bazkideek, hamalau emakumeek peñen tranformazioan egindako ekarpena eskertu nahi dute.

  • Peñetako lehen 14 emakumeek 2016ko Festa Saria jasoko dute. Irudia: @LosdeBronce

    Peñetako lehen 14 emakumeek 2016ko Festa Saria jasoko dute. Irudia: @LosdeBronce

Iruñako 14 peñetako lehen emakumeek aurtengo Festa saria jasoko dute. Horrela, “Los de Bronce” peñako bazkideek emakume hauek sanferminen eta peñen eraldaketan egin duten ekarpena eskertu nahi dute.

“Hauei esker, emakumeek galarazita zeuzkaten espazioak irabazi dituzte”, adierazi dute peñako bazkideek, horrexegatik aurtengo Festa saria ekarpen hori egin duten emakumeentzat izango da, izan ere, “sanferminetako motore diren peñak hobetzen lagundu dute”. Zentzu berean, emakumeentzat oraindik muga bat den “kristalezko sabaia” apurtzen laguntzen ari direla gaineratu dute.

Saria, datorren uztailaren 11an jasoko dute Kondestablearen jauregian eta bertan, peñetako ordezkariak, emakumeen elkarteak, Nafarroako Gobernuko eta Iruñako Udaleko ordezkariak izango dira.

Gainera, 2016. urtetik aurrera “Los de Bronce”koek sanferminetan emakumeek daukaten paper aktiboa kontuan izango dute eta horregatik, urtero emakume bat sarituko dute gutxienez.