Itxi

Amarauna

PhotoVoice Ikerketa

'Auzotik auzora elikadura ohitura ezberdinak daude Bilbon'

Leyre Gravina EHUko Medikuntza eta Erizantza Fakultateko irakasle eta ikertzailea da eta PhotoVoice ekimena Bilbora ekarri eta ikerketa egin du. Metodologia eta ateratako ondorioak kontatu dizkigu.

  • Pintxoen irudiak. Argazkia: ETB

    17:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko San Frantziskoko, Uribarriko eta Deustuko bizilagunekin ikerketa bat egin dute, PhotoVoice ekimenaren barruan. Bertako elikadura ohiturak aztertu dituzte, herritarrei argazkiak ateratzeko eskatuz. Horretarako, Zelai Garcia argazkilariaren aholkuak izan dituzte.

Leyre Gravina ikerketa buruak 'Amarauna'n kontatutakoaren arabera, partaidetza ikerketa izan da eta lehendabiziko aldia da Euskal Autonomia Erkidegoan metodologia hau martxan jartzen dela. Hala, hiru auzo hauetako hiritarren elikaduraren inguruko argazkiak hartu eta ondorioak atera dituzte. Egoera sozioekonomikoaren arabera, elikadura ohitura ezberdinak zituzten toki batekoek eta bestekoek. Hala ere, ohitura txarren inguruan galdetuta, bai batean eta bai bestean azukre gehiegi hartzeko ohitura dagoela ondorioztatu dute.