Itxi

Amarauna

Jatorrizko herriak

Arkaitz Zarraga, nasa indigenen lurraldeaz

Kolonbiako hiriguneetan protesta oldea lehertu da asteon eskuineko gobernuaren aurka. Amaraunan ordea landa eremuan jarri dute arreta, bake bidean aurrera egitea zailtzen duten faktoreak aletzeko.

  • Arkaitz Zarraga Azurmendi

    Arkaitz Zarraga Azurmendi, filologoa eta glotodidaktikan aditua

    24:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ivan Duqueren agintaldian nabarmen egin du okerrera gatazka giroak Kolonbian eta bortxakeria gehien sufritzen duten giza-taldeetako bat dira indigenak.

Kolonbiako bake akordioa sinatu eta hiru urtera gatazka gero eta bortitzagoa da landa lurretan. Cauca departamenduan 70 lagun baino gehiago erail dituzte auten, horietako asko nasak. Ozeano Bareko hegian hasi eta 4.500 metroraino heltzen dira Caucako mendi garaienak. Mendeetan bizi izan dira nasak mendi magal horietan, Kolonbiako hego mendebaldean. Duela zenbait urtetatik Garabide elkartea Toribio herriko Cecidic elkarteari laguntzen ari da nasa yuwe hizkuntza berreskuratzeko plangintzan. Euskararen biziberritzean metatutako eskarmentua konpartitzera Cauca eskualdera joaten direnetako bat da Arkaitz Zarraga, eta han ikusi eta ikasitakoez harilkatu du bere jarduna.

Hizkuntz eskubideez ere aritu dira. Izan ere Zarraga epaitu egingo dute-eta abenduaren 12an, Bilboko udaltzain bati euskaraz artatu zezan eskatzeagatik.