Itxi

Amarauna

Urte berri txinatarra

Txinatarren 4.717. urtea arratoiaren urtea da. Ziklo berri baten hasiera

Iñigo Enparantzak Sinkiang hirian ez du urte berriko festa giro handirik somatzen; gehiengoa musulmana da eta ez dute bereziki ospatzen Txinako urte berria. Iñigo Otegik Bilbon ospatu du urte berria.

  • arratoia gorriz margotutako fondoaren gainean

    arratoia gorriz margotutako fondoaren gainean

    20:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arratoiaren urtea hasi dute Txinan, Urtarrilaren 25ean. Eurentzat negutik udaberrirako trantsizioa dakar urte berriak. 4.717. urtea arratoiaren urtea izango da, ziklo berri bat ekarriko du, txinatarren kulturaren arabera. Gorriz jantzita eta piroteknia erabiliz egiten diote ongietorria urte berriari. Iñigo Enparantzak, Sinkiang hiritik kontatu digu inguruko berri eta Iñigo Otegik, Bilboko Institutu txinatarrean prestatu duten festaz aritu zaigu.