Itxi

Amarauna

Itxialdia kontsumoa Izar

Alkohol kontsumoaren eskaileran igo ditugun kosken analisia psikologoarenean

Izar Arregi psikologoak kontsultan nabarmen ikusi du fase oralarekin zerikusia duten gaitzetan, izan elikadura arazo, interneteko erosketa, ludopatia edo droga mendekotasunean gorakada izugarria dela.

  • Alkohol botilak iladan jarrita

    Alkohol botilak iladan jarrita

    14:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izar Arregi psikologoarekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan. Hark kontsultan nabarmen ikusi du fase oralarekin zerikusia duten gaitzetan, izan elikadura arazo, interneteko erosketa, ludopatia edo drogamendekotasunean gorakada izugarria dela. Nolanahi, muturreko mendekotasunik ez izan arren, etxe barruko kontsumoari erreparatu dio. Begi bistakoena da alkohola da. Beste hainbat kasutan ordea, kontsumoa igo ez, azaleratu egin dela dio berak. Jende asko bideodei eta Skypez elkartzen da eta osteguneko pintxo potea etxetik egitea nahiko ohikoa bihurtu da. Baita larunbat gauean etxean juerga egin eta kokaina hartzea ere. Gazteen artean, 16 urte ingurukoen artean, marihuanaren kontsumoa, lehen lokaletan edo eskola kanpoan egiten zutena, orain etxean egiten dute, logelan maiz eta gai honek gazteen famili harremanak, lehen ere momentu gorabeheratsuan bazeuden, asko okertu ditu berak eguneroko lanean ikusten duenez.

Koronabirus gaitzaren beldur, jende heldu askok erretzeari utzi egin diola ikusi du berak. Birikak babestearren hartu dute erabakia adituak azaldu duenez. Aldi berean ordea, adituek erretzaileei birusa gorputzean hain erraza ez zaiela zabaltzen frogatu dutenetik, bada nikotina partxeak erosten ari den multzo zabala ere. Frantziako gobernuak oharra eman du, tabakoak osasuna kaltetzen duela ez ahazteko esanez.

Kontsumoa ekiditeko edo kontsumo arduratsua lortzeko lehen oztopoa beti norbere mendekotasunaren pertzepzio minimizatua eta distorsionatua dela dio eta abiapuntu errealistatik heldu behar zaiola gaiari. Ondoren mugak jarri.