Itxi

Amarauna

AHT-ren lanak

Erbetegi etxea, azkenetan

AHTaren lanak direla eta, eraitsi egingo dute Donostiako eraikin zibil zaharrenetarikoa dena. Bizilagunek asteazkena baino lehen hustu behar dute etxea. Garikoitz Arrese-Igorrekin izan gara.

  • Garikoitz eta beste bizilagun bat, Erbetegi etxearen arku bereizgarriaren ondoan.

    Garikoitz eta beste bizilagun bat, Erbetegi etxearen arku bereizgarriaren ondoan.

    18:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erbetegi da Donostiako eraikin zibil zaharrenetarikoa, eta AHTaren lanak eraginda, eraitsi egingo dute. Bizilagunek asteazkena aurretik utzi behar dute eruren etxea.

Garikoitz Arrese-Igor da eraikinean jarraitzen duen bizilagunetako bat. 16 urte daramatza han bizitzen.

Trena bizilagun izan du urteotan, eta orain trena dela eta eraitsiko diote etxea. Desjabetzeagatik agintzen dioten dirua ez zaio nahikoa iruditzen eta helegitea jarri du. Beste bizilagun askok, "borrokarekin nekatuta amore eman" eta eskaintzen dietena onartu dute.

Bestalde, etxeak ondare gisa duen balioaz hitz egin digu Eneko Oronoz ANCORA elkarteko kideak. XVI. mendean eraikia, ez dira halako asko geratzen. Etxea zutik mantentzea merezi duela uste dute eta ez zaie nahikoa iruditzen sarrerako arkua eta pieza bereizgarriak Irungo Gordailura eramatea.