Itxi

Amarauna

GALDUTAKO GAUZAK

Giltzak, betaurrekoak eta jertseak dira gehien galtzen ditugun objektuak

IMANOL DE LA VARGA URZELAI

Gure herrietako objektu galduen bulegoetan zer-nolako kudeaketa egiten duten jakin nahi izan dugu. Naiara Anasagastik, Bermeoko Udaleko Antolakuntza eta Teknologia Berriak saileko teknikariak, eta Gorka Sagarnak, Getariako udaltzainak, eman dizkigute azalpenak.

  • GILTZAK

    GILTZAK

    14:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Giltzak ei dira gehien galtzen ditugu objektuak; betaurreko eta jertseak ere asko omen dira. Bermeon, bi urtez gordetzen dituzte aurkitutako gauzak, eta webgunearen bidez ematen dute horien berri. Denbora hori igarota, jabea agertzen ez bada, entregatu duenari eskaintzen zaio bueltan. Bermeon 480 euro zituen diru zorroa bueltan jaso zuen emakume batek; 600 euro zituen gutun-azala itzuli zutela azaldu digu Sagarnak.

Informazio pertsonala duten objektu guztiak itzultzen omen dira; inork erreklamatzen ez dituenak, ordea, eman egiten dituzte. Bermeon, udal batzorde batek du gauza horiekin zer egin erabakitzeko ardura.