Itxi

Amarauna

Hesia Urraturik. Xabier Lete

Xabier Leteren esentzia espiritula jasotzen duen oratorioa, CD, DVD eta liburuan

Arantxa Arza | EITb MEDIA

X. Leteri egindako promesa bat betetzea izan da, nolabait ere, harenganako zuen adiskidantza agertzeko modu bat. C.Dak 13 pieza dakartza, DVDak Getxoko Muxikebarriko emanaldiaren irudiak eta liburuan tripa hustu duela aitortu du Joxan Goikoetxeak.

  • Joxan Gpikoetxea

    Joxan Goikoetxea

    29:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte askotako desioa bete du lan hau idaztean Joxan Goikoetxeak. Ez zekien gauza izango ote zen ere horrelako lan bat egiteko  baina behin eginda Leteri gustatuko litzaiokeela pentsatzen du. Lurdes eta Xabierren etxea hutsik geratu zenean pentsatu zuen han sartzea oratorioa idazteko, atmosfera hartan bildurik errazago egingo zuelakoan baina azkarregi izan zen, artean dolua gordin zuelako. Oratorio hau puzzle erraldoi baten antzerakoa da, izpiritualitate berezia duena. Barrura begira egindako lan bat.

Juanjo Ocon orkestrarako zuzendari. Kaabestri ensemble orkestra, Landarbaso abesbatza eta goi mailako bi bakarlari: Miren Urbieta-Vega eta Beñat Egiarte, Anne Barron haur bakarlaria.

"Nora, nola, eta nondik joango naiz galderetatik abiatu eta testu hautaketa berezia egitea erabaki nuen eta musikalki estilo konkretua izatea.  Baina  guztiaren gainetik Xabierren gustukoa izatea nahi nuen"