Itxi

Amarauna

Bioinformatika

Uxue Lazkano, bioinformatikaria: "Susmoak, datuekin eta ebidentzia zientifikoekin baieztatu behar dira"

Maria Agirre | EITb Media

Uxue Lazkanok Kataluniako AQuAS agentzia publikoan egiten du lan. Ondorioztatu duenez, aurrez iktus bat jasan duten 60 urtetik azpikoek, hiltzeko hiru bider arrisku handiagoa dute. Uxue Lazkanoren lana "Stroke" aldizkari amerikarrak argitaratu du.

  • Datuekin lan egiten dutenen garrantzia agerian utzi du pandemiak.

    Datuekin lan egiten dutenen garrantzia agerian utzi du pandemiak.

    17:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uxue Lazkano bioinformatikari bergararra da. EHUn, biokimikako eta biología molekularreko gradua egin zuen. Eta, ondoren, Kataluinan bio informatikako masterra.

Une honetan, Kataluniako AQuAS agentzia publikoan egiten du lan, hau da, Kataluinako osasun sistematik iristen zaizkion datuak aletu, eta ondorioak ateratzen.

Iktusak eta covidak duten harremana ikertu du, eta ikerketa Stroke aldizkariak argitaratu du. Hospital del Mar ospitaleko neurologoek zuten susmo batetik abiatuta egin du ikerketa. Zientzialariaren arabera, susmoak baieztatu egin behar dira datuekin eta ebidentzia zientifikoekin.