Itxi

Amarauna

GYMCHESS

'GYMCHESS' Entrenamendu Kognitiboaren Metodoan oinarrituta dagoen burua lantzeko aplikazio berritzailea

Maddi Garmendia | EITb Media

Arantxa Garin marketin buruak azaldu digu 'GYMCHESS' aplikazio bat baino gehiago dela. Xakea tresna moduan hartu eta Entrenamendu Kognitiboaren Metodoan oinarrituz, burua aktibo mantendu eta osasun mentala zaintzea da proiektuaren helburua.

  • Irudia: Gymchess

    Irudia: Gymchess

    13:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Leontxo Garcia kazetari eta zeintzia dibulgatzailea, Juan Antonio Montero psikologoa eta Asier Rufino Tecnalia Ventureseko sortzile eta zuzendaria izan dira aplikazio honen sortzaileak. Metodologia berritzaileak oinarrian hartzearen eta diziplina anitzeko taldea osatzearen ondorioa izan da GYMCHESS.

'Expo Dubai 2020' azokan aurkeztu zuten pasa den abenduaren 12an, Dubaiko azoka, munduko 192 herrialdetako proiektu anitzen erakustokia izan delarik. Urte beteko lana 4 hilabetetan egin behar izan zuten beraien helburua azoka horretan aurkeztea baitzen.

Arantxa Garin proiektuko marketin burua eta Teko Komunikazioko zuzendaria elkarrizketatu dugu Amarauna saioan.