Amarauna
Hileroko mingarriak
"Hilerokoak min ematea normala dela esaten zidaten medikuek; Interneten aurkitu nuen endometriosia nuela"
Maria Agirre | EITB Media
Euskadin 100.000 emakume inguruk dute endometriosia, EndoEuskadi elkarteak emandako datuen arabera. Horietako bat da Maria Diaz de Argote, 33 urteko gasteiztarra. Hileroko mingarriak izaten ditu, eta ebakuntza ere egin diote. Hala ere, 10 urte pasatu dira gaixotasuna diagnostikatu diotenerako.
-
Odol mingarriak izaten dituzte emakume batzuk
10:21 min
Ikerketa sakonik ez da egin, baina Euskadin 100.000 emakume inguruk du endometriosia, EndoEuskadi elkarteak emandako datuen arabera. Osakidetzaren arabera, 10.700 emakumeri eragiten die. Baina kopurua nabarmen handiagoa izan daiteke, diagnostikatuta ez daudenak edo zerbitzu pribatuetara joaten direnak ez direlako aintza hartzen.
Maria Diaz de Argote gasteiztarrak Interneten topatu zuen gaixotasun hori zuela. Medikuek esaten zioten hileroko mingarriak izatea normala dela, eta lasai hartzeko esaten zioten.
Endometrioa umetokian dagoen ehun antzekoa da, baina batzuetan ez da umetokian hazten. Hori izaten da, besteak beste, minaren arrazoietako bat.